Naturayala blogaren kidea den Gustavo Abascalek azken boladan eskualdeko ingurutan protagonista bihurtuko diren txori migratzaile txiki batzuen berri emateko post berria idatzi du. Hegazti hauen artean: eulitxoriari, txioa edo txinboa daude.
Abuztutik aurrera, bere garaian ugaltzeko asmoz iparraldera mugitu ziren hegaztiak prestatzen hasten dira bere negupasa lekuetara itzultzeko: penintsularen hegoaldea eta afrikar kontinentea.
Zikoinak, miru beltzak, belatz erlejale, antzarrak, pagauso saldoak… gure zeruetatik desfilatzen hasiko dira. Hezeguneak hegazti limikolo eta zangaluzeen pausaleku bihurtuko dira, eta iristeko errazenak diren lepoetan, txoritxo kontaezinen atzetik arituko dira hegazti harrapakariak.
Baina blogeko sarrera hau, asteotan gure mendi eta landen protagonista bihurtzen diren migratzaile txiki batzuei eskaini nahi diet: eulitxoria, txioa, txinboa, sasi-txoria…