Arku kirol taldean, saskibaloian, tenisean eta atletismoan izena emateko epea zabalik

Erredakzioa 2013ko ira. 24a, 09:58

Aiaraldean hainbat kirol anitz egiten dira eta ikasturte hasiera hainbat taldek deialdia zabaltzen dute gazteek haien proiektuetan parte hartu dezaten.

Irailean eta urrian zehar itxiko dituzte Amurrio Arku Kirol Taldeak, Zaraobe saskibaloi taldeak, Amurrioko Tenis Klubak eta Laudio Atletismo Klubak izena emateko epeak.

Amurrio Arku Kirol Taldeak kanpoan eta aretoan jokatzen ditu lehiaketak asteburutan. Entrenamenduak astean zehar egingo dituzte eta gurasoen eta irakasleen artean adostuko dira ordutegiak. Taldean aritzeko derrigorrezkoa da 8 urte baino gehiago izatea.

Aiaraldean hainbat kirol anitz egiten dira eta ikasturte hasiera hainbat taldek deialdia zabaltzen dute gazteek haien proiektuetan parte hartu dezaten.

Irailean eta urrian zehar itxiko dituzte Amurrio Arku Kirol Taldeak, Zaraobe saskibaloi taldeak, Amurrioko Tenis Klubak eta Laudio Atletismo Klubak izena emateko epeak.

Amurrio Arku Kirol Taldeak kanpoan eta aretoan jokatzen ditu lehiaketak asteburutan. Entrenamenduak astean zehar egingo dituzte eta gurasoen eta irakasleen artean adostuko dira ordutegiak. Taldean aritzeko derrigorrezkoa da 8 urte baino gehiago izatea.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko udalaren kirol sailera jo daiteke. Bestela, josemelejalde@gmail.com eta 670400398 telefonoaren bitartez Amurrio Arku Kirol Taldearekin jarri daiteke harremanetan.

Saskibaloi taldea eta 3x3 torneoa

Zaraobe Saskibaloi taldeak izena emateko parada ez ezik torneoa ere antolatu du. Saskibaloian jokatzeko udalaren kirol sailarera edo 660081693 telefono zenbakira jo behar da. Zaraobe taldean aritzeko ezinbestekoa da 8 urte izatea eta 110 euroko kuota ordaintzea. Lehen ordainketa izena ematerakoan egin behar da; eta hurrengoa martxoan.

Bestalde, 3x3 torneoa egingo du Zaraobek irailaren 28an Amurrion. Eguraldi ona eginez gero Juan Urrutia plazan jokatuko da eta euria egingo balu frontoia.

Izena ematea doakoa da eta 09:30ean egin beharko da. Emakumezkoek zein gizonezkoek jokatu dezakete eta lau maila ezberdin egongo dira: haurrena, juniorrena eta beteranoena.

Tenis Kluba

Amurrioko Tenis Klubak urria eta maiatza artean ikastaroa emango du. 8 eta 14 urte arteko umeentzat eta helduentzat talde ezberdinak egongo dira. Hori bai, kasu batean zein bestean bazkideak ez direnek 200 euro ordainduko dituzte. Bazkideek, aldiz, 190. Udal frontoian eta 620924701 telefonoaren bidez eman daiteke izena.

Laudio Atletismo Kluba

Edu Frutosek zuzentzen duen atletismo eskolak izena emateko epea ireki du, 7 urte baino gehiago dituzten umeen artean. Eta ez hori bakarrik, egunero korrika egiten duten helduentzat Laudio Atletismo klubak entrenamendu zerbitzu pertsonalizatua eskainiko du. Informazio gehiago jasotzeko atletismolaudio@euskalnet.net posta elektronikora idazteko eskatu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide