Lau aiaraldearrek 24 urte preso daramatzatela salatzeko mobilizazio eguna antolatu du Herrirak

Txabi Alvarado Bañares 2013ko ira. 17a, 09:08

1989ko irailean atxilotu zituzten Manu Gonzalez eta Julen Fernandez laudiarrak, Santos Berganza amurrioarra eta Jose Angel Biguri mengaraiarra. Orduz geroztik daude espetxeratuak.

1989ko irailean atxilotu zituzten Manu Gonzalez eta Julen Fernandez laudiarrak, Santos Berganza amurrioarra eta Jose Angel Biguri mengaraiarra. Orduz geroztik daude espetxeratuak.

Presoen senideek azaldu dute lau preso horietako hiruri ezarri zaiela ofizialki 197/2006 doktrina  (Parot doktrina bezala ezagutzen dena). Doktrina horren aplikazioak espetxe zigorrak hamar urte gehiago luzatzea ekarri du, “20 urtetik 30 urtera”, senideek salatu dutenez. Lau presoek kondenaren hiru laurdenak beteta dituztela ere gogorarazi dute, Jose Angel biguri “larriki gaixorik” dagoela azpimarratzearekin batera.

Egitaraua

Horregatik, irailaren 21ean mobilizatzeko deia zabaldu du Herrirak, eta egun osoko egitaraua antolatu du horretarako, “24 urte, nahikoa da!” lemapean. 10:30etan emango zaio hasiera egunari, Amurrioko plazan. Bertatik abiatuta oinez “eskualdeko zenbait herritako kaleak zeharkatzea” da asmoa. Laudioko Institutoan bukatuko da martxa, eta bertan egingo da herri bazkaria. Bertso saioa egongo da ondoren, eta arratsaldeko zazpietan emango zaio bukaera egitarauari, herriko kaleetan zehar egongo den manifestazioarekin.

Mobilizazioaren helburua lau presoen “eskubideak aitortzea eta berehalako askatzea eskatzea” da. Horrela, larunbatean “kalera irteteko deia” luzatu die Herrirak Aiaraldeko herritarrei, “guztion ahotsa batuz eskubide urraketa honen erantzuleei interpelatzeko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide