Euskara praktikoa lelopean zabaldu du AEK-k 2013-2014. ikasturterako matrikulazio epea. Leloak adierazten duen moduan, AEK-ko euskaltegietan erabileran oinarritutako metodologia erabiltzen da.
Aurten ere eskaintza anitza izango da euskaltegietan: euskara eskolak, negu barnetegiak, titulu homologatuak prestatzeko ikastaroak, mintzapraktika, on line ikastaroak, autoikaskuntza, besteak beste.
Modulazio eta ordutegiei buruzko informazio guztia eskuratzeko:
Laudio:
Zubiaur 5. Bulego ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:00etara
telefono zenbakia: 946 72 67 22 eta 663 19 41 77
Amurrio:
Mendiko 15. Bulego ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:00etara
telefono zenbakia: 945 89 23 34
Urduña:
Plaza Andra Mari, z/g , Kultura Etxea. Bulego ordutegia: 17:00etatik 19:00etara
telefono zenbakia: 607 67 80 79
iratxe-m.g@aek.org
http://www.youtube.com/watch?v=y5231EQNdtM