Laudio eta Amurrio futbol klubak, denboraldiari heltzeko prest

Erredakzioa 2013ko abu. 21a, 00:23

Gernikak irabazi du zazpigarrenez antolatu den Fernando Mendia futbol txapelketa. Finaleko partida bana  bukatu zen, baina penaltietan bizkaitarrak atera ziren garaile. Laudioko futbol klubak adierazi duenez aurredenboraldiko azken partida izan da Fernando Mendiaren omenez ospatutako lehia. Futbolari laudioarrak errioxan ere izan dira, Varearen aurka partida bat jokatzen. Zurigorriek bana berdindu zuten, Joseba del Olmok atsedenaldiaren aurretik sartutako golari esker.

Gernikak irabazi du zazpigarrenez antolatu den Fernando Mendia futbol txapelketa. Finaleko partida bana  bukatu zen, baina penaltietan bizkaitarrak atera ziren garaile. Laudioko futbol klubak adierazi duenez aurredenboraldiko azken partida izan da Fernando Mendiaren omenez ospatutako lehia. Futbolari laudioarrak errioxan ere izan dira, Varearen aurka partida bat jokatzen. Zurigorriek bana berdindu zuten, Joseba del Olmok atsedenaldiaren aurretik sartutako golari esker. Abantaila areagotzeko aukera izan zuten Lambarri eta German jokalariek, baina errioxarrek bigarren zatian berdinketa lortu zuten.

Larunbatean hasiko da aurtengo futbol denboraldia. Laudiok Sariñena taldea izango du aurkari. Irailaren 4ean, aldiz, Errege koparen baitan Real Union taldea izango dute aurkari Ellakurin.

Amurrio futbol klubeko fitxaketak

Amurrio futbol kluba ere prest dago denboraldi berriari heltzeko. Taldeak Andoni Gavilan jokalari barakaldoarra fitxatu du. Bestalde, Dani Perez eta Eneko Banderas jokalariek kontratua berritu dute.

Hirugarren mailako liga gertutik jarraitzeko bazkidetza kanpaina jarri dute abian. Guztira, sei babesle kuota ezarri dituzte: 16 urte beherakoentzat, 20 urte bitartekoentzat, 25 urte baino gutxiago dutenentzat, ohikoa eta jubilatuentzakoa. Horrez gain, babesle izan nahi dutenek ere kluba laguntzeko aukera izango dute. Informazio guztia www.amurrioclub.es webgunean dago eskura.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide