Segurtasunak (eta ergelkeriak)

Erredakzioa 2013ko abu. 3a, 08:51

Patxi Naturayala blogaren kideak beste testu eta argazki interesgarriak eskaini ditu:

"Banengoen ba bizitzea tokatu zaigun planetako eremu txiki hau biziki aberatsa zela bioaniztasunaren aldetik. Urtez urte baina, hasiera batean subjetiboa izan ziteken pertzepzioa nolabait objetibatzen, baieztatzen ari da naturzale ezagun eta ezezagun askoren lanari esker.

Patxi Naturayala blogaren kideak beste testu eta argazki interesgarriak eskaini ditu:

"Banengoen ba bizitzea tokatu zaigun planetako eremu txiki hau biziki aberatsa zela bioaniztasunaren aldetik. Urtez urte baina, hasiera batean subjetiboa izan ziteken pertzepzioa nolabait objetibatzen, baieztatzen ari da naturzale ezagun eta ezezagun askoren lanari esker.

Haranetako landa eta basotxoetatik hasi eta Salbadako malkarretaraino, gure lur eta zeruetako aberastasuna ezaguna da, ez baitzioten ba ezeren truke ZEPA izendapena eskaini. (Hegaztien Babes Bereziko Gunea-Zona de Especial Protección para Aves) Bereziki baliotsua eta ugaria da hegazti rupikola eta harrapakarien komunitatea: sai arrea eta saizuria, arrano beltza, txikia eta sugejalea, belatz eta belatxikia, belatxingak… Baina badago gehiago. Urteak daramazkite blog hontako partaide diren Xabi, Mario, Gustavo eta beste zenbait lagun gure landa-eremuko abifauna aztertzen, SACRE programaren barruan. Ea noizpait lortutako emaitzak azaltzen dizkiguten.

Urlehortarrei dagokionez, IAN-ANI-ko Conrado Tejado eta Elena Potes-en ikerketak, nahiz guk geuk egindakoak Garobel gaineko zenbait putzuetako espezie ugaritasuna agerian jarri dute. Euskal Herriko uhandre espezie guztiak ur-gune berean egoteak ingurunearen kalitate berezia islatzen du, talde honetarako bioaniztasunaren benetako hot-point bihurturik. Hala ere, ikustear dago azken urtetako lehorteak nahiz gehiegizko ganadoaren eraginak, bitxiak bezain hauskorrak diren eremu hauetan izandako inpaktoa. Eta hori blog hontan aski ezaguna zaigun igel jauzkaria kontutan hartu gabe.

Ugaztunei dagokionez, gure piramide trofikoaren gailurran otsoa egoteak harrotasunez betetzen nau. Baina horretaz aparte, harrapakari txikien artetik  beste 11 espezie detektatuak izan dira Aiaran. Goian aipatutako lagunek eginiko ikerketaren emaitzak esanguratsuak dira oso. (1) Hartza, eta guztiz mediterranearrak diren katamotza eta melonzilloa kenduta, denak hemen daude…

Guztiz sinetsita nago maitatzea eta zaintzea tokatu zaigun lur honek oraindik ezusteak eskainiko dituela ikerketarako pasioa eta (ay!) denbora duenarentzat. Tximeletak, sorginorratzak, armiarmak… bere edertasun eta ugaritasunaren sekretuak bere baitan gordetzen dituzte oraindik.
Honen adibide gisa, orkideoak ditugu. Dagoeneko ezaguna zaigu multzo honen aniztasuna Aiarako lurretan, eta udaberri guztietan pozik ateratzen naiz berauekin biltzera. Sasoi hontan, Juanma Perez de Ana kideak Salbadako larreetan bi espezie gehiagoren berri ematen du bere blogean, “sierrasalvada.blogspot.com.es” (Garobeli buruzko informazio iturri agortezina berau), Orchis ustulata eta Neotinea maculata.


Sopeñako mendixketan neuk ere holako ezuste zoragarri pare bat izan ditut. Sekula ikusi gabeko bizidun baten aurrean aurkitzea une majiko eta miresgarria izaten da. Une batez, naturako ohiko zalaparta eta mugimendu oro geldierazi dela dirudi, arreta osoa kontenplazioan bildurik: landare xixtrina besterik ez dena aniztasunaren ikur bizia bihurturik. Holako zerbait sentitu nuen aurreko udazkenan Spiranthes spiralis aurkitzean, edo udaberri hontan Orchis coriophora topatzean.

Banengoen ba, eremu txiki hau biziki aberatsa zela. Eta orain zer eta, paisaiarekiko, akuiferoekiko eta naturarekiko orohar hain kaltegarria den fracking-aren ikusmiran aurkitu behar. Hain ederra eta aberatsa den eremua garatzeko beste aukerik ez, nonbait."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide