"Ia herri txiki guztiak zerbitzurik gabe geratuko dira"

Aitor Aspuru Saez 2013ko abu. 1a, 08:36

KOLDO DOMARCO (Basauri, 1980) KZ Guneko langilea zen. Murrizketak dela eta kaleratua izan da eta gertatutakoaren inguruan mintzatu da, besteak beste, Laudiko Udal Osoko Bilkuran.

Noiz hasi zinen eta noiz bukatu zenuen KZ Gunean lan egiten?

2010eko Uztailan hasi nintzen eta 2013ko Maiatzaren 31an bukatu nuen Laudioko KZ Gunean lan egiten.

Zein izan da erabiltzailtzaileen erantzuna zuen kaleraketaren berri izan dutenean?

KOLDO DOMARCO (Basauri, 1980) KZ Guneko langilea zen. Murrizketak dela eta kaleratua izan da eta gertatutakoaren inguruan mintzatu da, besteak beste, Laudiko Udal Osoko Bilkuran.

Noiz hasi zinen eta noiz bukatu zenuen KZ Gunean lan egiten?

2010eko Uztailan hasi nintzen eta 2013ko Maiatzaren 31an bukatu nuen Laudioko KZ Gunean lan egiten.

Zein izan da erabiltzailtzaileen erantzuna zuen kaleraketaren berri izan dutenean?

Erabiltzaile asko bere elkartasuna adierazi dute. Batzuk sinadurak batzen hasi ziren. Gehienak ez du aldaketa hau ulertzen eta ez dute zerbitzu eta ordu murrizketa onartu nahi.

Interneten Change.org-en eskaera bat sortu dugu eta ia 1300 sinadura batu egin ditugu.

Zein egoeran geratu da Laudioko KZ Gunea eta zein da egoera orokorra?

Ba momentuz, Laudioko KZ Guneak 8 ordutik 4 ordura jaitsiko du bere ordutegia. Amurrioko KZ Guneak 4 orduko ordutegiarekin jarraituko du, baina Okondo, Arespalditza, Artziniega, Orozko, Arrankudiaga eta ia herri txiki guztiak zerbitzurik gabe geratuko dira.

Momentuz 30 langile -%25- kaleratu egin dute eta beste 30 arrisku larrian daude.

Laudioko Kzgunean Software Askearen proiektu pilotua zegoen martxan. Orain dela 2 urte ordenagailu guztietan Gnu/linux banaketa prestatu eta instalatu genuen (Kznux). Gainera, erabiltzaileei Kznux instalatzen genien bere ordenagailutan eta laguntza teknikoa eta aholkuak ematen genituen. Zerbitzu hori amaitu egin da, erabiltzaileen erantzuna ezinhobea izan arren.

Kzguneko ordenagailu guztien Gnu/linux-era migrazioa gelditu egin da %10 eginda egon arren.

Zein azalpen eman dizuete kaleratzeen inguruan?

Azalpen bakarra dirua izan da. Bakarrik esan dute Eusko Jaurlaritzak proiektuaren aurrekontua erdira jaitsi egin duela eta horren ondorioz akordioa sinatu egin dute dinamizatzaileak kontratatzen duten enpresekin dinamizatzaileen erdia kaleratzeko.

Zein da zuek egiten duzuen irakurketa?

Momentu hauetan KZ Guneak eta bere dinamizatzaileak beharrezkoak dira herri guztietan eta murrizketa hau herriaren kontra doala.

KZ Guneak Ez Itxi! Ez kaleratu dinamizatzaileak!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide