Eskualdeko euskaradunen kopurua 5,58 puntu igo da azken 5 urteetan

Erredakzioa 2013ko uzt. 23a, 00:08

Aiaraldeko euskaradunen kopuruak gora egin du eskualdean Eustaten arabera. Euskal Estatistiken Insitutuak jasotako datuek euskararen ezagutzak aurrera egin duela ondorioztatu dute. Bost urtero neurtzen dute herriz herri euskararen erabilera eta ezagutza maila. Oraintsu aurkeztutako emaitza, 2006 eta 2011 artean egindako ikerketari dagokio.

Aiaraldeko euskaradunen kopuruak gora egin du eskualdean Eustaten arabera. Euskal Estatistiken Insitutuak jasotako datuek euskarak aurrera egin duela ondorioztatu dute. Bost urtero neurtzen dute herriz herri euskararen erabilera eta ezagutza maila. Oraintsu aurkeztutako emaitza, 2006 eta 2011 artean egindako ikerketari dagokio.

Euskaldunen eta ia euskaldunen kopurua aintzat hartuta, Aiaraldean 24.415 pertsona dira euskara erabiltzeko gai. Guztira, biztanlegoaren %58,85 eta 2006an baino %5,68 gehiago.

Datuak herriz herri

Txostenak dioenez eskualdean herri bakarrean ez da igo euskal hiztunen kopurua; Arakaldon. Kasu horretan euskaldunak %0,80 gutxiago dira. Dena den, horrek ez du esan nahi euskaldun gutxiago dauden herrian. Izan ere, 17 euskal hiztun gehiago daude Arakaldon -83 guztira- baina populazioaren hazkundea handia izan denez (%27,17) kopurua %71,74ra jaitsi da.

Orozko eta Arrankudiaga-Zollo, herri euskaldunenak

Herri euskaldunenak Orozko eta Arrankudiaga-Zollo dira, hurrenez hurren. Orozkon euskaldunak %82,97 dira -2046 pertsona- eta %2,15 igo dira. Arrankudiaga-Zollon dauden 737 euskaldunek populazioaren %78,49 osatzen dute; %3,25 egin dute gora.

Bestalde, igoera aipagarrienak Aiaran eta Artziniegan eman dira. Aiaran euskaldunak %12,21 hazi dira; 1719 pertsona dira dagoeneko euskaraz mintzatzeko gai. Hots, herritarren %62,71.  Artziniegan, aldiz, gorakada %8,83koa izan da. 1019 euskaldun horiek populazioaren %56,83 dira.

 Amurrio, Laudio, Okondo eta Urduña herriek ere datu positiboak jaso dituzte. Amurrion euskaldunak %55,15 dira; 5445 pertsona.2006. urtearekin alderatuz, %5,16 gehiago dira, hortaz.

Laudion guztira 10240 euskaldun daude; populazioaren %51,69 guztira.Igoera, beraz,  %4,85ekoa izan da.

Eustatek Okondon %5,06 euskaldun gehiago daudela adierazi du. 674 euskaldun eta ia euskaldun guztira, Okondoko populazioaren %60,23 hain zuzen ere.

Urduñan, berriz, euskaldunen gorakada %6,65koa izan da. Horren arabera, dagoeneko urduñarren %53,52 da euskaran murgiltzeko gai; 2182 pertsona.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide