Mozoloen gainbehera

Erredakzioa 2013ko uzt. 20a, 09:31

Naturayala blogean Gustavo Abascalek testu interesgarria idatzi du mozoloen inguruan:

"Duela bi aste Urkabustaiz haraneko eliza honetan dauden mozoloak behatzen hasi nintzen. Inguru honetako eliza gehienak ez bezala, eliza hau ez dute eraberritu eta hegaztiek habiak egiten dituzte hormetako arrailetan zein apurtuta dauden teiletako zuloetan. Horrelaxe egin du mozolo-bikote honek.

Naturayala blogean Gustavo Abascalek testu interesgarria idatzi du mozoloen inguruan:

"Duela bi aste Urkabustaiz haraneko eliza honetan dauden mozoloak behatzen hasi nintzen. Inguru honetako eliza gehienak ez bezala, eliza hau ez dute eraberritu eta hegaztiek habiak egiten dituzte hormetako arrailetan zein apurtuta dauden teiletako zuloetan. Horrelaxe egin du mozolo-bikote honek.

Gure eskualdean umetzen duten bikote kopurua oso baxua da. Izatez, Mozoloaren banaketa eta jarraipen-sarea EAEn (2009) ikerketan ez zen mozolo bikoterik erregistratu Arabako ipar-mendebaldean, ezta jada ezagunak diren Urduñako bikoteak ere. Izan ere, jakin badakigu herri honetan zein Aiarako beste hainbatetan mozoloak daudela, modu apalean bada ere.

Dena den, mozoloa gainbeheran dago. Espainiako Ornitologia Elkartearen  (SEO/Birdlife)  arabera, 1998 urtetik  hona espezie honek %46 egin du behera. Nekazal inguruaren eraldaketa eta modernizazioa dira beherapen honen arrazoiak. Horrez gain, eliza hau bezalako eraikin zaharrak erortzen edo eraberritzen direnez, habiak sortzeko lekuak galtzen dituzte mozoloek."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide