"Hacker hitza oso txarto tratatu dute hedabideek, zinemak..."

Aitor Aspuru Saez 2013ko uzt. 17a, 12:55

ANGEL ABAD (Atxeta, 1978) Ubuntu & Debian Developer da, programen garatzailea. Software askea zabaltzeko lan egiten du eta egun hauetan Bilbon egindako kongresuetan parte hartu du. Hori dela eta, software askearen inguruan mintzatu da.

Lehenik eta behin, software askearen munduan sartuta zaudenez, hackertzat jotzen duzu zure burua? Zer da zuretzat hacker bat?

ANGEL ABAD (Atxeta) hackerra (Ubuntu & Debian Developer) da. Software askea zabaltzeko lan egiten du eta egun hauetan Bilbon egindako kongresutan parte hartu du. Hori dela eta software askearen inguruan mintzatu da.

Lehenik eta behin, software askearen munduan sartuta zaudenez, hackertzat jotzen duzu zure burua? Zer da zuretzat hacker bat?

Hacker hitza oso txarto tratatu dute hedabideek, zinemak... Hackerrak jakintasun grina dauka. Gauza berriak ikasi eta ulertu nahi ditu eta nola funtzionatzen duten. Eta aukera egongo balitz, gauza horiek zabaldu eta hobetu (ia beti ordenagailuen programazioarekin edo sareekin du harremana jarduerak).

Horrelakoa den jende askok software askeko proiektuetan parte hartzen du. Programen kode iturria irekia denez, ikasi, elkarlanean aritu eta softwara hobetu daiteke.


Zeintzuk dira software askeko oinarriak?

Programa bat software askea izan dadin baldintza batzuk bete behar ditu: askatasuna eman behar du exekutatzeko, kopiatzeko, zabaltzeko, ikertzeko, aldatzeko eta hobetzeko.

Hau da, edonorri erabiltzeko, nola eginda dagoen ikusteko, hobetzeko, beharren arabera egokitzeko eta nahi diogunari zabaltzeko aukera eman behar dio.

Sofware askearen baitan baimen ezberdin daude. Ez ditut guztiak azalduko, baina adibidez batzuek behartzen gaituzte originalak duen baimen berdina mantentzen nahiz eta aldaketak egin eta beste batzuk askatasun osoa ematen dute zentzu horretan egindako lanari.


Jende askok uste du software askea proiektu amateurrak direla, baina software ospetsuek ematen dituzten arazoak ikusita, zein dira software askearen bertuteak?

Orokorrean uste dugu doakoa dena okerra dela. Internet funtzionarazten duten zerbitzari gehienek software askeari esker egiten dute. Hor dago Linux nukleoa edo unix BSD-en adibidea, urte asko daramatzate hedatzen eta egonkorrak eta sendoak dira.

Web Apache zerbitzariak 1995. urtetik darama garatzen eta orain mundu mailan liderra da zerbitzari web esparruan.

Apple ordenagailuen sistemak software aske ugari erabiltzen du BSD baimenarekin. Jende askok erabiltzen du askea dela jakin gabe. BSD baimenaren bidez Applek ez ditu zabaldu behar egiten dituen aldaketak.


Esan duzun bezala, pertsona ugarik software askea erabiltzen dute egunero jakin barik. Zeintzuk dira proiektu hedatuenak eta erabilienak?

Lan handia egin da GNU/Linux etxeko ordenagailuan erabili dadin baina ez dira emaitzak lortu. Hala ere, badaude proiektu handiak software askea erabiltzen dutenak. Lehen Applen Macos aipatu dut.
Android ere hor dago. Jende askok sakelakoan du, software askea da, Linux nukleoa du oinarri eta mugikorren merkatuan liderra da.

Gainera, azken urte hauetan telebista askok, dvd tresna ugarik, eta abar... software askeari esker funtzionatzen dute. Paperak begiratuz gero, ikusi daitezke "software baimenak" eta atal horretan azaltzen dute zein kode aske daukaten.


Nola hasi zinen mundu horretan eta zein proiktuetan parte hartu duzu?

Duela urte asko ez zen hain erraza zure kabuz programatzen ikastea. Garai horretan GNU/Linux banaketa bat lortu nuen eta zehazki zer zen jakin gabe instalatu nuen. Ikusi nuenean programa guztien kodea zegoela, pentsatu nuen: "hau egin dute nola funtzionatzen duen ikasi dezadan". Azkekean, erabiltzen duzun heinean interesatzen zara eta elkarlanean aritzen zara. Gutxinaka, banaketarekin laguntzen hasi nintzem Debian proiektuarekin eta gero Ubunturekin.

Hauek bi komunitate irekiak dira. Asko laguntzen dute gauzak egiteko asmoarekin hurbiltzen denari. Apurka-apurka gauza ugari ikasi ditut eta oraindik gauza asko ikasten ditut.

Egia da denbora asko inbertitzen dudala borondatez baina ahaleginak pena merezi du. Bertsio berria argitaratzen denean zure lana hor dagoela ikusten baituzu eta jende pilok erabiltzen du.

Orain Ubuntu eta Debian Developer naiz.


Egia da hackerrak barra energetikojaleak zaretela eta harreman sozial handirik ez dituzuela?

Denetarik dago, eta bai, oso arrunta da irudi hori: friki bat ordenagailu aurrean.

Baina ez, harreman sozialak ditugu, kalera ateratzen gara, lagunak ditugu eta abar. Eta interneten bidez egiten dugunez gure lana, gustoko dugu noizean behin elkar ikustea.

Urtero, penintsularen hiri batean antolatzen da hackmeeting-a. Hitzaldiak, ikastaroak eta abar egiteaz gain aurrez aurre harremanak izateko aukera paregabea da.

Debian proiektu esparruan mundu mailan antolatzen da topaketa, DebConf deitzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide