PPk Pablo Gorostiaga pregoilari izendatzea gaitzetsi eta auzitara jo du

Erredakzioa 2013ko uzt. 9a, 08:45

Carlos Urquijo EAEko PPren ordezkariak fiskaltzari Pablo Gorostiaga Egin egunkariko administrazio batzordeko kidea Laudioko pregoilari izendatu dutela ohartarazi zion atzo. PPk salatu duenez, "ETArekin kolaboratzeagatik" dago preso 2007tik.

Aiaraldeko PPren aburuz, ezker abertzalearen estrategiaren baitan kokatzen da erabakia: "Orriz pasatzea eta gure historia beldurgarria ahaztea nahi dute. ETAren biktimak eta espainiar guztiak iraintzen ditu".

Carlos Urquijo EAEko PPren ordezkariak fiskaltzari Pablo Gorostiaga Egin egunkariko administrazio batzordeko kidea Laudioko pregoilari izendatu dutela ohartarazi zion atzo. PPk salatu duenez, "ETArekin kolaboratzeagatik" dago preso 2007tik. Aiaraldeko PPren aburuz, ezker abertzalearen estrategiaren baitan kokatzen da erabakia: "Orriz pasatzea eta gure historia beldurgarria ahaztea nahi dute. ETAren biktimak eta espainiar guztiak iraintzen ditu".

Santiago Abascal Aiarako PPko lehendakariarentzat zentzugabekeria bat da erabakia: "Disparate eta aberrazio bat da ETAko preso bat herriko jaietako pregoilari izatea. 900 pertsona eraman dituen 40 urtetan ia-ia bizitako historia beldurgarria ahazteko ezker abertzalearen estrategia da. Laudioko herritarrek, arabarrek eta espainiarrek ez dugu merezi halako bide bat izan duen pregoilari bat edukitzeko desohorea".

Erantsi dutenez, PPk ez du onartu ez onartuko "halako kastako pertsonaia bat" jaietako pregoilari izatea. "Lotsagarria da Laudioko alkateak ETAko preso bat pregoilari bilakatzea". Haatik, udalak erabakiarekin aurrera egitea jarraitzen badu behar adina neurri hartuko dituztela esan dute. Eta, justizia auzitegietan salaketa sartuko dutela.

Santiago Abascal PPko parlamentari oihak twitterren egin du salaketa. Haren iritziz, ETAkide bat jaietako pregoilari izateak Bilduk ETAn duen integrazioa erakusten du, eta instituzioen gelditasuna.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide