"Mentalki, askotan leku estuak igaro behar direnez, oso garrantzitsua da lasai egoteko gaitasuna izatea"

Aitor Aspuru Saez 2013ko eka. 30a, 16:26

MAITEDER INTXAURRAGA (Orozko, 1984) eta JOXE BLANCO (Laudio, 1967) GAES eta Takomano espeleologia taldekideak dira, hurrenez hurren. Erronka garrantzitsuari aurre egingo diote udan eta horren inguruan, besteak beste, mintzatu dira.

 

Zein da zuen taldeen ibilbidea?

M.I.: Ni GAES-eko taldekidea naiz, Bilbokoa da taldea eta oker ez banabil 1975ean sortu zen. Ni duela urte batzuk sartu nintzen eta hasieran eta denbora luzez Rasinesen, Kantabrian, ibili ziren.

MAITEDER INTXAURRAGA (Orozko, 1984) eta JOXE BLANCO (Laudio, 1967) GAES eta Takomano espeleologia taldekideak dira, hurrenez hurren. Erronka garrantzitsuari aurre egingo diote udan eta horren inguruan, besteak beste, mintzatu dira.

 

Zein da zuen taldeen ibilbidea?

M.I.: Ni GAES-eko taldekidea naiz, Bilbokoa da taldea eta oker ez banabil 1975ean sortu zen. Ni duela urte batzuk sartu nintzen eta hasieran eta denbora luzez Rasinesen, Kantabrian, ibili ziren.

Esplorazio pila egin zituzten bertan eta orain Itxinan gaude. Aurten, neguan Kantabrian ere egon gara hemen eguraldia zela eta baldintzak txarragoak zirelako eta orain Itxina itzuli gara.

Itxinan 46 kilometro edo esploratu ditugu eta jarraitzen dugu. Bost lagun gara eta beste berri bat hurbildu da.

J.B.: Ni Takomano taldeko laguntzailea eta Euskal Espeologoen Elkargoko kidea naiz. Takomano duela 5 urte sortu zen Nerbioi Garaiko eskualdean eta kide gehienak hor bizi dira. Nahiz eta talde gaztea izan nahiko ibilbide oparoa du.

Adibidez Gorbeiatik Kanpoko Orozko aldean Lezeaga sarea esploratu egin du eta baita aztarna arkeologiko garrantzitsuak ere aurkitu.

Bestalde, Gorobel mendilerroan dugu jokaleku nagusia, izan ere Losa haranean sortu zen taldea. Gorobelen ere esplorazio inportanteak garatu ditugu. Esaterako Landubia kobazuloa esploratu dugu eta aztarna arkeologiko garrantzitsuak topatu. Orain arte 3 kilometroko garapena egin dugu.

 

Elkarlanean erronka prestatzen ari zarete Udan egiteko, ezta?

J.B.: Euskal Espeleologoen Elkargoak antolatu du. Izatez kirol egitura ofizialetik kanpoko antolakundea da eta Euskadiko espeleologoak elkartzen ditu.

Aurten duen asmo nagusia da Larrara itzultzea. Larra oso eremu handia da eta talde askoren elkarlana behar du. Betidanik antolatu dira hor udako kanpainak edo kanpaldiak bertoko esplorazioari ekin ahal izateko.

Aurten planteatu da helburu garrantzitsua BU 46 izeneko leizeari ekitea, hain zuzen ere. Inportantea da leize honek -1400 metrotako sakonera du. Esploratu zenean, 1984an, munduko bigarren leizerik sakonena zen eta aurten berreskuratu nahi da jarduna.

Kontua da aurreko kanpaineta bai GAES-eko kideek zein Takomenako kideek parte hartu dutela eta aurten helburua potoloagoa izanda, diru iturri berriak bilatu izan behar direla eta bi taldeon artean lantzen ari gara babesle pila erakartzea helburu honen inguruan.

M.I.: Gehienbat inkognitak daude oraindik leize horretan. Horregatik sartu behar gara berriro, begiratu eta aurrera joaten saiatu.

Hori da erronka handiena eta erronkak lan eta mugimendu handia eskatzen du. Horregatik eskatu dugu laguntza.

 

Baliabide ugari behar dituzue?

M.I.: 50 pertsona edo egongo garela uste dut eta baliabide teknikoen aldetik altuerako kanpalekuan egongo gara. Horrek esan nahi du eguzki plakak beharko ditugula. Jakina, janaria beharko dugu.

J.B.: Leize sare honi ekin ahal izateko ordutako ibilbidea egin behar da ahoraino heltzeko. Hori errazteko Hiru Errege Mahaiaren ondoan kanpaleku basea jarriko dugu. Bertatik egiten dira irteerak.

Irteerak sakonera handikoak direnez, bertan ere kanpalekua jarriko da eta horrek sekulako azpiegitura eta antolakuntza maila eskatzen du: lo egiteko eta bertan bizitzeko materiala, jakiak... eta bertaratzeko beharrezkoak diren materialak. Material tekniko guztia: sokak, zulagailua, mosketoiak...

Azpimarratu behar da esplorazioa ez dela erreza, erreka handi bat dagoela -400 metrotara eta horrek arriskua eta lana dakar proiektua burutzeko. Esaterako, gu leizearen goiko partean ibiliko gara, baina azpiko partean urpekariek topatu dituzte leku sakonenak.

 

Noiz egingo gauzatuko duzue proiektua eta norbaitek ekarpena egin nahiko balu nora jo beharko luke?

M.I.: Abuztuko lehenengo astetan ekingo diogu erronkari.

Diruaren aldetik gure asmoa da atez-ate joatea hemendik. Ekarpen guztiak ongo etorriak izango dira ongi etorriak, bakoitzak ahal duena ematen badu, primeran. Denetarik behar dugu beraz pozik egongo gara.

Oraintxe bertan ekingo diogu lan horri. Eskatuko duguna jakiak edo diru-laguntzak, materiala ere beharko genuke...

 

Prestakuntza teknikoa aipatu duzue, baina ez da beharrezkoa prestakuntza fisikoa eta mentala?

M.I.: Prestakuntza fisikoaren aldetik erresistentzia behar da batez ere. Hainbeste ordu leize barruan egoteko ezinbestekoa da erresistentzia. Entrenamendurik ez da jarraitu behar baina leku estuetatik mugitu behar gara, soka pilo garraiatu behar da ibilbidean zehar...

Bestalde, niri gertatzen zaidana da iluntasunera ohitu behar naizela. Gai izan behar da iluntasunean egoteko. Ordu asko iluntasunean eman eta gero nik logurea sentitzen dut. Normalean gutxienez 12 ordu ematen ditugu barruan.

Mentalki, askotan leku estuak igaro behar direnez, oso garrantzitsua da lasai egoteko gaitasuna izatea. Jakitea pasako zarela edo norbaitek lagunduko zaituela. Bakoitzak duen izaeraren arabera aztoratu zaitezke momentu horietan.

Mentalki ere garrantzitsua izan daiteke altuerari beldurrik ez izatea. Batzuetan leku garai batetik igaro behar duzu soka barik eta. Eta jakina, leku itxia denez, klaustrofobikoa ezin zara izan.

 

Zuen txostenetan aipatzen da behin baino gehiagotan ingurumena zaindu behar dela, zer nolako ingurugiroa dago leizetan?

M.I.: Kanpaina hau zientifikoa ere bada. Animali ezberdinak topatzen ditugu askotan eta baten bat ikusten badugu saiatuko gara hartzen eta ateratzen ikertzeko.

J. B.: Erreka sistemaren garrantzia goraipatu behar da. Erreka asko lurpean sortzen dira eta hortik ingurugiro mailako garrantzia. Ziklo hidrologikoa bertan hasten da eta goimendian dagoen errekak kutsatuz gero dena kutsatzen da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide