10 sari banatuko ditu aiaraldea.com-en udako argazki-postal lehiaketak

Erredakzioa 2013ko uzt. 5a, 08:30

Udako argazki postalen lehiaketa abian da. Aurten, laugarren aldiz antolatu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak udako irudiak biltzen dituen lehiaketa. Horretarako, atari berezia ere prestatu dute: http://udakoargazkiak2013.aiaraldea.com/ . Bertan, jasotako argazki guztiak ikusi eta bozkatzeko aukera egongo da.

Udako argazki postalen lehiaketa abian da. Aurten, laugarren aldiz antolatu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak udako irudiak biltzen dituen lehiaketa. Horretarako, atari berezia ere prestatu dute: http://udakoargazkiak2013.aiaraldea.com/ . Bertan, jasotako argazki guztiak ikusi eta bozkatzeko aukera egongo da.

Aiaraldea komunikazio leihoak opor garaiko esperientziak euskaraz partekatzeko antolatu du lehiaketa. Parte hartzeko nahikoa da argazki-kamerarekin edo sakelako telefonoarekin zure ustez interesgarria den leku, gauza, momentu edo pertsona bati argazkia egitea eta testu txiki batez laguntzea. Munduko edozein tokitik igo edo bidali ahal izango da argazki-postala lehiaketara, zinez erraza da. Iaz bezala, aurten ere “Whatsapp” aplikazioaren bidez ere bidali daiteke argazki-postala (688 848 152 telefonora). Bai eta Twitterren argitaratuta ere @aiaraldea aipatu eta #eginklik hastag-a erabilita. Irailaren 21 arte bidali ahal izango dira lanak.

Aiaraldea.com-ek udan ere, munduan barrena oporretan dauden zein inguruetan udaz gozatzen duten Aiaraldeko herritarrak euskaraz harremantzeko topagune digital bat eskaini nahi du. Gauzak horrela, bidalitako argazkiak -monumentuak edo eraikinak, paisaiak edo lagun arteko giroa, herriko jaietako irudiak- eta igorritako testuak osatzen duten osotasuna da baloratuko dena.

Oinarriak

Lehiaketa Aiaraldean bizi diren herritar guztiei irekita dago, gogoan izan aiaraldea deitzen dugun hori ondoko udalerriek osatzen dutela: Urduña, Laudio, Amurrio, Aiara udalerria, Orozko, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldok.

Lehiaketan parte hartzeko aurkeztuko diren argazki-postalak aurtengo udakoak izango dira. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste argazki aurkeztu ditzake. Lehiakideek norbanako mailan esku hartuko dute eta, ondorioz, argazki batek egile bakarra izan dezake edo behintzat aurkeztuko duen pertsonak sinatuta baino ez da egongo. Ezingo dira aurretik beste lehiaketa batean aurkeztutako argazkiak bidali. Epaimahaiak erabakiko du igorriko diren irudi eta testu guztietatik zeintzuk diren irabazleak. Derrigorrezko baldintza da postalen testua euskaraz idatzia izatea. Argazki digitalak baino ez dira onartuko, jpg edo png formatuarekin. Argazkiarekin batera, lekua, data eta postal moduko mezu bat egongo da. Honekin batera, egilearen izena eta posta elektronikoa utzi beharko da. Mezu iraingarriak dituzten argazki-postalik ez da onartuko.

Epaimahaia elkarteko kide batek, idazle batek eta aiaraldeko 3 argazkilari ezagunek osatuko dute. Horien erabakia ezingo da eztabaidatu edo ezingo zaio gaitziritzi. Irabazleei posta elektronikoz emango zaie erabakiaren berri. Jakinarazi eta 2 asteko epea izango dute hautatuek mezuari erantzuteko, bestela saria hurrengo sailkatuari emango zaio.

Sariak

Testuaren originaltasuna eta argazkiaren kalitate artistikoa sarituko dira. Aurten, kategoria bakarra egon beharrean, 5 kategoria egongo dira: eskualdeko argazki-postal onena, atzerrikoa, Euskal Herrikoa, jaietakoa eta umoretsuena sarituko dira. Maila bakoitzean bi sari banatuko dira: lehenengoarentzat nekazal-etxe batean 2 pertsonentzako egonaldia eta bigarrenarentzat 2 lagunentzako asteburuko otordua eskualdeko jatetxe batean. Horien artean daude Beldui txakolindegia (Laudio) , Bideko (Amurrio), Hordago (Baranbio), Gernika (Urduña) eta Balintxarreketa (Laudio) jatetxeak. Nekazaletxeak, aldiz, Guzurtegi (Maroño), Etxegorri (Orozko), Patxikoren etxea (Orozko), Zelaikoetxe (Ozeka) eta Artiñanoren etxea (Orozko) izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide