250 parte hartzailetik gora Burdin Hesia mendi lasterketaren lehen edizioan

Erredakzioa 2013ko uzt. 3a, 07:07

EH Kirolak idatzitako kronika eta argazkiak:

Joseba Urbano gizonezkoetan eta Inma Ruiz emakumezkoetan izan ziren azkarrenak Bilbotik Laudiorako bidea egiten

250tik gora gizon eta emakume bildu ziren goizeko 9etan Bilboko Arriagan, Burdin Hesiaren ibilbidea jarraituz, Laudiorainoko bidea egiteko. 25 km-ko mendi arteko bidea izan zuten aurretik, Pagasarri, Ganekogorta eta Goikogabe bezalako tontorretatik igaroz.

EH Kirolak idatzitako kronika eta argazkiak:

Joseba Urbano gizonezkoetan eta Inma Ruiz emakumezkoetan izan ziren azkarrenak Bilbotik Laudiorako bidea egiten

250tik gora gizon eta emakume bildu ziren goizeko 9etan Bilboko Arriagan, Burdin Hesiaren ibilbidea jarraituz, Laudiorainoko bidea egiteko. 25 km-ko mendi arteko bidea izan zuten aurretik, Pagasarri, Ganekogorta eta Goikogabe bezalako tontorretatik igaroz.

Azkarrenak, Joseba Urbano eta Javi Olabarria izan ziren, lehen eta bigarren postuetan hurrenez hurren. 2 ordu eta 17 minutu behar izan zituzten ibilbidea osatzeko. Irudi polit bat oparitu zieten Laudioko Lamuza parkera bertaratutakoei helmugako marra eskua emanda zeharkatu zutenean. Haien atzetik iritsi zen Iñaki Isasi 3. sailkatua.

Emakumezkoetan, Inma Ruiz izan zen 25 km-ak burutzen lehena, eta Mari Carmen Gartzia eta Loli Benitez 2 eta 3. postuak.

Beteranoen kategorian, Jesus Mari Perurena eta Mari Carmen San Juan izan ziren azkarrenak.

Amets Meaza Laudioko kirol zinegotziaren eta Ane Fernandez Euskal Herria Kirolako teknikariaren eskutik jaso zitutzen sariak irabazleek. Txapelak Ruiz eta Urbanorentzat, eta kopak gainontzekoentzat. Guztiek jaso zuten, halaber, Euskal Herriako Selekzioko kamixeta ofiziala (irudian ikusgai).

EH Kirola eta Euskarri Kirol Elkarteetatik oso pozik agertu dira Burdin Hesiaren lehen edizio honek izan duen harrerarekin, eta datorren urteari begira jarri dira dagoeneko. Gogora dezagun, 2014ean norabidea aldatu eta Laudiotik Bilbora izango dela Lasterketa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide