Lepahoria eta pinus radiataren baso-landaketak

Erredakzioa 2013ko eka. 29a, 08:35

Naturayala blogak ugaztunen Aiaraldeko ugaztun bitxi batzuen inguruko sarrera egin du:

Lepahoria (Martes martes) batez ere gauean mugitzen den haragijale txikia da: Altubeko pagadi honetan nagusi den lasaitasunak honako argazkia hauek eguerdian ateratzea ahalbidetu du. Udaberrian izan zen, emeak kumeen hazkuntzaz arduratzen diren garaian, hain zuzen.

Naturayala blogak ugaztunen Aiaraldeko ugaztun bitxi batzuen inguruko sarrera egin du:

Lepahoria (Martes martes) batez ere gauean mugitzen den haragijale txikia da: Altubeko pagadi honetan nagusi den lasaitasunak honako argazkia hauek eguerdian ateratzea ahalbidetu du. Udaberrian izan zen, emeak kumeen hazkuntzaz arduratzen diren garaian, hain zuzen.

Lepahoriak eta lepazuriak (Martes foina) oso antzekoak dira: katu baten tamaina berekoak dira, ilaje nabar iluna eta buztan luze eta lodia dute; lepoaren kolorea dugu bi espezie hauek ezberdintzeko xehetasun nabariena: horia, laranja edo krema kolorekoa lepahorien kasuan, eta zuria eta gorputz-adarretara zabaltzen dena, lepazurien kasuan. 

Lepazuria ugaria da eta sakabanatuta dago penintsula osoan zehar. Lepahoria, aldiz, soilik iparraldean ikusiko dugu, Pirinioetatik Galiziara, hain zuzen. 2009ra arte ez genuen espezie hau Aiaran ikusi; Altubeko basoak eta zehazki, Inoso herria ziren animalia honen mendebaldeko populazioaren mugak. 

Urte hartan, fototranpeoari eta gorotzen ADNaren analisiei esker, lepahoriaren presentzia konfirmatu genuen Salvada Mendilerroan, baita haranean ere. Espezie honen 15 adibide topatu ziren, horrek esan nahi du, ez dela oso ugaria.

Lepahoria ondo egituratuta dauden konifero eta  hostoerorkorren basoetan bizi den basoko espezie bat da, bertan babesa eta janaria lortzen du, Gorbeian egiten duen moduan. Izan ere, aipatutako 15 kasu horietatik 5 pinus radiata-ren baso landaketetan aurkitu izanak harritu gaitu. Egokia al da habitat hau lepahoriarentzat? Edo Gorbeiatik gertu dauden populazioen behin-behineko habitat bat besterik ez da?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide