Ugaoko Udalak tratu txarren edo sexu-erasoen biktima diren emakumeei eta adingabekoei laguntza psikologikoa eskainiko duen bulegoa ireki berri du. Zerbitzu honetaz Ugao, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Arakaldo, Orozko, Zaratamo eta Zeberio udalerrietako biktimak baliatu ahal izango dira. Izan ere, udalerri hauek partekatzen duten oinarrizko gizarte zerbitzuaren bulegoak kudeatuko du zerbitzu berri hau.
Horretarako, Ugaoko Udalak lokal bat jarri du eskuragarri Herriaren enparantza, zk.g. helbidean, 3.solairuan. Lokal honetan 8:00etatik 15:00etara emango da zerbitzua astelehen, astearte eta asteazkenetan. Hala ere, zerbitzuaz profitatzeko, aurretik hitzordua eskatu behar zaie Ugaoko gizarte laguntzaileei 94-6322154 telefono zenbakian.