KOLDO URKIXO Aiaraldeko piketeak antolatzen aritu da gaur goizean LABen aldetik. Goizeko grebaren jarraipenaren inguruko balorazioa egin du.
Jarraipena izan du grebak Aiaraldean?
Adibidez, Kider, COLSA, Talleres Gometegui, INAUSA, JEZ... enpresetan erabateko izan da jarraipena eta gaur ez da beharginik joan lan egitera. Edo joatekotan, oso gutxi agertu dira eta ez da ekoizpenik egongo. Zentzu horretan, enpresetan nahiko arrakastatsua izan da greba.
Gero, Poligonoetan dauden tailer txikien artean langile gutxi joan dira lanera. Piketeekin hitz egin eta gero batzuek lan egiteari utzi diote eta grebarekin bat egin dute. Beste enpresa batzuen daturik ez dugu baina ekoizpena gelditzea posible da. Amurrion denda gehienak itxita daude eta banketxeek nahiz eta ireki egin duten pikete informatiboen eraginez itxi dute guztiek.
Orokorrean jarraipen ona izan du grebak eta jendeak bat egin du pairatzen dugun egoeraren aurka egiteko. Egun errebindikatiboa izango da hau guztion borrokari esker.