Gure alde

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Ayllon Corral 2016ko api. 29a, 00:00

Burumakur heldu da Mari aldagelara. Normalean baino are burumakurrago, esan nahi dut. Ipurdia bere aulkitxoaren gainean erortzen utzi du.

Galdetu beharrik gabe hasi zait kontatzen bere abailduraren arrazoia:

-Ez dakit, Mikel, igual problema nik daukat; igual ez nuke horren erretxina izan behar. Mundu guztiak nahi badu, zergatik ibili behar dut nik beti haize-kontra? Jendeari “zer” eta “zenbat” besterik axola ez badio, zergatik hasi behar dut nik beti “nola”, “zergatik”, “zertarako”, “norekin” edo “norentzat” galdetzen? Igual arazoa ni naiz, sinetsita nagoelako merezi dugula kultura sortzeko, kultura ulertzeko, kultura interpretatzeko, kultura ukitzeko, kultura bizitzeko espazio ireki bat eta ez eszenatoki bat eta bostehun butaka, diruak programatutako espektakuluak ikusteko. Igual ni naiz arazoa, pentsatzen dudalako merezi dugula denon amets zatiz eraiki daitekeen leku inperfektu bat eta ez hormigoi zati zurrun bat, sekula aterik ixten ez duen leku bat behar dugula eta ez supermerkatu baten ordutegia daukan erakusleiho bat. Ez dakit. Igual ez nuke sekula gehiago ahorik ireki behar.

-Ni ere...

Baina ez naiz ausartu ezer esatera. Erratza hartu eta hantxe utzi dut Mari aulkitxoan eserita, burua eskuen artean ezkutatuta, txiki-txiki.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide