Ekainean egindako giza katearen ostean mosaiko erraldoia egingo du Gure Esku Dago plataformak. Azaroaren 8an izango da hitzordua Zurriola hondartzan eta autobusa antolatu dute eskualdean. Izena emateko aukera egongo da Laudion azaroaren 1ean eta 2an Herriko plazan 12:00etatik 12:00etara. Urduñan Posada plazan tiketak salgai jarriko dituzte igandean goizean zehar.