Beñat Sarasola eta topiko posmodernoak errepikatzeko makina

Aitor Aspuru Saez 2014ko ira. 8a, 11:27

Beñat Sarasola poeta, irakurle amorratua omen da eta liburu kritikak egiteko ikasi ez ezik kritikak ere argitaratu ditu Berrian, besteak beste. Baina horrek ez du esan nahi topikoen aurkako txertorik hartu duen.

Bere twitterrean iruzkina argitaratu du Zuzeu-n "Drogas, capitalismo y movimientos radicales" liburuaren inguruko elkarrizketaren harira. Eta emaitza ezin kaskarragoa da.

Topiko moralistak erabiltzen baititu eztabaida mespretxatzeko. Eta topiko okerrenak gainera, katolizismoa eta kristautasuna aipatzen baititu.

Topikoak pentsatzeko tentazioari aurre egiteko tresna bikaina dira eta bide horretatik bide luzeegia egin dugu drogek eragiten dituzten arazoetan ez erreparatzeko. Eta horiek ez dira moralistak, praktikoak baizik: militantziaren kalitatean eragina (ikasten denaren aldetik), pskiatrizazioak, gatazkak gure ingurutan, gune politikoak kudeatzeko zailtasunak edo ezintasuna zuzenean...

Baina jakina, hobe topikoetan ezkutatzea eta frankotiratzaile finaren mozorroa janztea betiko pitokeriak errepikatzeko (moralismoa).

Beñat Sarasolaren kasuan gainera, bereziki deigarria da, kritiko lanak egiteko orduan izugarri serio eta exijentea dela bere buruarekin esaten baitu elkarrizketetan. Benetan?

Beñat, eztabaida mespretxatzekotan, liburua irakurri dezakezu (ziur gauza ugari topatuko dituzula kritikatzeko, ikuspuntu literariotik zein edukien aldetik eta horri erantzuteko modurik ez da egongo). Bitartean (ez baituzu liburuaren kritika egin behar eta denbora galtzeko beharrik), topiko postmodernoak gorde, benetan iraingarriak baitira.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide