Gorbeialde elkartetik ateratzea baloratzen ari dira Aiaraldeko udal bizkaitarrak

Erredakzioa 2016ko abe. 15a, 15:16

Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Orozko eta Urduñako Udaletako gobernuek adierazi dute Gorbeialdetik ateratzea baloratzen ari direla, udalerrien garapen ekonomikorako “estrategikoa” kontsideratzen duten sektorearen defentsan “bide propio eta eraginkorra” jorratzeko asmoarekin.

"Lidergo eza eta ezintasuna"

Azaldu dute “denbora gehiegi” igaro dutela “Gorbeialderen lidergo eza eta ezintasuna sufritzen”.

Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Orozko eta Urduñako Udaletako gobernuek adierazi dute Gorbeialdetik ateratzea baloratzen ari direla, udalerrien garapen ekonomikorako “estrategikoa” kontsideratzen duten sektorearen defentsan “bide propio eta eraginkorra” jorratzeko asmoarekin.

"Lidergo eza eta ezintasuna"

Azaldu dute “denbora gehiegi” igaro dutela “Gorbeialderen lidergo eza eta ezintasuna sufritzen”.

“Aurreko urteetan lan dezente egin dugu Landa Garapenerako Elkarte horrek sektorea dinamizatu eta udalerrien zein baserritarren onurako estrategia-plan bat burutu dezan”, adierazi dute, baina adierazi dute plan horretan jasotako ekintzak ez direla “inondik inora” garatu.

Ez dira hori kritikatzera mugatu. Gorbeialderen azken Landa Garapen Plana ere izan dute hizpide. “Gure premiei sorbalda emanda eginda egin dute”. Horren adibide gisa jarri dute “Landa Indizearen zehaztasuna eta eskualdeko PDRS-ren definizioaren eztabaida Euskadiko LGP onartu ondoren egin direla”.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide