Aiaraldea Egunkariaren zenbaki bikoitza argitaratuko da gaur, Gabonetako gehigarri bereziarekin

Erredakzioa 2016ko abe. 14a, 19:18

Gaur argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren urteko azken zenbakia. Zenbaki berezia izango da, ez duelako, ohikoan bezala, 16 orri izango. Egunkari bikoitza izango da, 32 orrikoa. Ohiko atalez gain, gehigarri berezi bat izango du baita, Gabonei buruzkoa. Eskualdeko hainbat saltokiri eginiko elkarrizketak, gabonetarako errezetak, iritzi zutabeak edota hainbat gairi buruzko artikuluak barnebilduko ditu gehigarri horrek.

Gai ugari

Gaur argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren urteko azken zenbakia. Zenbaki berezia izango da, ez duelako, ohikoan bezala, 16 orri izango. Egunkari bikoitza izango da, 32 orrikoa. Ohiko atalez gain, gehigarri berezi bat izango du baita, Gabonei buruzkoa. Eskualdeko hainbat saltokiri eginiko elkarrizketak, gabonetarako errezetak, iritzi zutabeak edota hainbat gairi buruzko artikuluak barnebilduko ditu gehigarri horrek.

Gai ugari

Ohiko egunkariak, bere aldetik, hainbat gai izango ditu hizpide. Sozioekonomia atalean Juanjo Basterra izango da protagonista. Amiantoaren inguruan argitaratu berri duen liburuaz mintzatuko da kazetari aretarra.

Aniztasun funtzionala eta sexualitatea jorratuko ditu Jendartea atalak, Iñigo Martinez Sagastizabalen eskutik. Kultura atalean, Artziniegan 1682an egondako prokuradore euskaldunaren istorioa ekarriko du gogora Xabi Zalbide Etxeberriak. Kirolean, aldiz, Richis Omoruyi saskibaloi jokalari amurrioarra izango da protagonista, Euskadiko Selezioarekin aritzeko hautatu dute eta.

Amaitzeko, Jurgi Ibarretxe Jimenez musikariari eginiko elkarrizketa topatu ahal izango du irakurleak kontrazalean.

Julen Arzuaga, Iñaki Urkixo, Koldo Gilsanz, Luis Vil, Aketza Merino eta Asier Rubio arduratu dira iritzi zutabeak idazteaz, Edorta Moreno “Txed” komikia marrazteaz eta Eneritz Ugarriza horoskopoa egiteaz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide