Podiuma zapaldu dute Iñaki Guaresti, Iosu Isasi eta Luisa Ibarrola txirrindulariek

Erredakzioa 2016ko abe. 13a, 21:21

Hainbat garaipenez gozatzeko aukera izan du azken egunetan Aiarako Txirrindulari Elkarteak. Iragan abenduaren 8an Iñaki Guaresti baranbioarrak lehen postua eskuratu zuen Asteasun (Kadete kategorian), Ziklokrosseko Euskal Kopako lasterketan. Mikel Beraza hamargarren kokatu zen proba berean.

Igorren jokatu zen Euskal Koparen azken lasterketa, igandean. Iñaki Guarestik hirugarren postua lortu zuen, sailkapen orokorrean.

Iosu Isasi txapeldun Espainiako Kopan

Hainbat garaipenez gozatzeko aukera izan du azken egunetan Aiarako Txirrindulari Elkarteak. Iragan abenduaren 8an Iñaki Guaresti baranbioarrak lehen postua eskuratu zuen Asteasun (Kadete kategorian), Ziklokrosseko Euskal Koparen baitako lasterketan. Mikel Beraza hamargarren kokatu zen proba berean.

Igorren jokatu zen Euskal Koparen azken lasterketa, igandean. Iñaki Guarestik hirugarren postua lortu zuen, sailkapen orokorrean.

Iosu Isasi txapeldun Espainiako Kopan

Iosu Isasi aiararrak, berriz, txapela eskuratu zuen iragan larunbatean Elorrion jokatutako Espainiako Kopan.

Luisa Ibarrola, bigarren postuan

Luisa Ibarrola txirrindulari saratxoarrak, bere aldetik, bigarren postua lortu du Challenge Euskadi-Basque Country ziklokross txapelketan (Junior kategorian), igandean Igorren lehiatutako azken lasterketaren ostean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide