Abenduaren 10ean eta 17an eskualdeko 5 borrokalari igoko dira ringera Barakaldon eta Zallan. Larunbat honetan Lasesarre Kiroldegian 19:00etatik aurrera arituko dira Dani Tojo, Beñat Agirre eta Aratz Garmendia.
Bertan, Dani Tojo lehiatuko da Jarit Azaruchen aurka. Beñat Agirre orozkoarra ere K-1 amateur kategorian borrokatuko da Brian Cermeñoren kontra.
Gaua bukatzeko Aratz Garmendiak K-1 Max txapelketa eskuratzeko saiakera egingo du. Horretan 8 kirolarik parte hartuko dute kanporaketa txandetan txapeldunaren gerria lortzeko.
Abenduaren 17an Zallan
Gainera, Yeray Tobar eta Igor Barbara Hajime klubeko kideak Zallako Aranguren frontoian lehiatuko dira abenduaren 17an Zallan. 18:00etatik aurrera. Kick Boxinga, K-1 eta Muay Thai gaua izango da.