Abenduak 6, Espainiako Konstituzioaren eguna lan egun bihurtu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Proiektua sortu zenetik euskal egutegiaren alde egin du elkarteak, legez inposatutako jai egun arrotzei muzin eginez. Euskal egutegia finkatze bidean, ekainaren 24an Udako solstizioa ospatuko dute Aiaraldea komunikabideko langileek.