Aiarako Kuadrillak bilakatu du Emakumeen Topaketak Berdintasun Topaketak eta abenduaren 17an, larunbatean, gauzatuko ditu.
Antolatzaileek gaineratu dute helburua dela nola aurre egin izan bortizkeria matxistari eta Aiaraldeko herritar guztiak gonbidatuta daudela parte hartzera, denon premia dagoelako emakumeen kontrako indarkeria ekiditeko.
Izena emateko cayala.miren@ayto.araba.eus posta elektronikora edo 686587889 telefonora jo daiteke. Bertan informazioa eskatzeko aukera ere egongo da.
Egitaraua hurrengoa izango da:
- 10:00 Harrera erakundeetako ordezkariekin
- 11:00 Hitzaldia: Sare sozialak eta emakumeen aurkako indarkeria
- 12:00 Partaidetzarako lantaldeak
- 13:00 Lantaldeen ondorioak partekatzea eta eztabaidatzea
- 14:30 Bazkaria El Refor jatetxean eta musika