Eskualdeko liburu eta emanaldiz blai dator Durangoko Azoka

Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko abe. 1a, 08:18

Aiaraldeko hainbat sortzaileren lanak egongo dira ikusgai Landakon: Txani Rodrigez, Inma Roiz, Juanjo Basterra eta Mikel Ayllonen liburuak, “Zinema uneak” proiektuaren aurkezpena, eta Marrazkilarien Topaketa, besteak beste.

Abenduaren 2tik 6ra zabalduko ditu ateak Durangoko Azokak. Aiaraldeko artisten lanak ere egongo dira Landakon ikusgai.

Aiaraldeko hainbat sortzaileren lanak egongo dira ikusgai Landakon: Txani Rodrigez, Inma Roiz, Juanjo Basterra eta Mikel Ayllonen liburuak, “Zinema uneak” proiektuaren aurkezpena, eta Marrazkilarien Topaketa, besteak beste.

Abenduaren 2tik 6ra zabalduko ditu ateak Durangoko Azokak. Aiaraldeko artisten lanak ere egongo dira Landakon ikusgai.

Literaturari dagokionez, Txani Rodrigezen, Inma Roizen eta Mikel Ayllonen liburuak eskuratzeko aukera egongo da.  Elkar argitaletxearekin kaleratutako umeentzako bi ipuin izango ditu salgai Rodriguezek: “Artzaina izan nahi dut, eta zer?” eta “Ez  naiz barazkijalea, eta zer?” lanak, hain zuzen. Saure argitaletxearen postuan, aldiz, Rodrigezen zenbait komiki egongo dira: “Eguzkiaren lasterketa”, “Iparraldeko basamortuak”, “Uretara!”, “Zeharkaldi urdina” eta “Tumbesera”, kasu. Mikel Ayllon laudioarraren bi lan ere egongo dira azokan, Elkar argitaletxearen gunean Igartza Saria irabazita iaz argitaratu zuen “Ez tiro egin anbulantziei” eleberria, eta Txalapartaren postuan “Gerezi gorrien garaia” liburua. Elkar-en gunean egongo da baita Inma Roizen “Oro verde” liburua. Pepe Rei elkartearen txokoan, berriz, Juanjo Basterra kazetari aretarraren estreinako lana topatu ahalko da: “Cuatro Lunas, el drama del amianto en Euskal Herria”.

Eskualdeko busa
Abenduaren 5ean Durangora joateko autobusa antolatu dute eskualdeko udalek 7 euroren truke. Irteera 16:00etan izango da Urduñatik, eta Amurrion zein Laudion geldituko da busa. Itzulerarako bi ordu jarri dituzte: 21:30ean eta 02:30ean.

Liburu eta diskoez gain, hainbat emanaldi gidatuko dituzte aiaraldearrek. Lander Arteagak, esaterako, “Zineman uneak” proiektua aurkeztuko du hilaren 4an, 12:40an Kabia gunean. Egun berean antolatu du Gorka Belaskok Euskal Marrazkilarien Topaketa. Azokan egindako irudiak 18:00etan aurkeztuko dituzte, Kabia gunean baita.

Bestalde, abenduaren 6an egongo da Mikel Ayllon eta Igor Arzuagaren “Mara Feat. Milay” ikuskizuna Ahotseneako solasaldien gunean, 18:00etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide