Euskararen Eguna protagonista bihar argitaratuko den Aiaraldea Egunkarian

Erredakzioa 2016ko aza. 30a, 18:42

Bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 60. zenbakia. Euskararen Egunari begira eginiko egunkaria izango da gehienbat, erreportaje nagusia horri buruzkoa izango baita. Abenduaren 3an Euskalgintza Kontseiluak Amurrion egingo duen ekimen bateratuari buruzko xehetasun guztiak topatu ahal izango ditu irakurleak bertan.

Baina egongo dira baita bestelako eduki batzuk ere. Sozioekonomia atalean Amurrio Bidean izango da protagonista, bihar ospatuko baitu garapenerako elkarte horrek bere 10. urteurrena.

Kultura eta kirola

Kulturan, berriz, Durangoko Azokari buruzko informazioa izango da nagusi, ugariak baitira bertan parte hartuko duten sortzaile aiaraldearrak. Kirolean, berriz, Maialen Solaun Pikaza izango da protagonista, Espainiako Selekzioarekin aritzeko hautatu berri duten goalball jokalaria.

Kontrazalean, berriz, Ruben Gonzalez Diego tatuatzaileari eginiko elkarrizketa topatu ahal izango da.

Egunkari honetan Txema Urkijo, Raul Arza, Inma Roiz eta Irati Marañon arduratu dira iritzi-zutabeak egiteaz eta Gorka Belasko, berriz, komikia marrazteaz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide