Eskualdean 2.800 bota bildu dituzte Chersoko errefuxiatu kanpamentura bidaltzeko. Guztira, ekimenak 5.000 pare eskuratu ditu estatu espainarreko zenbait lekutan.
Sailkatu eta gero, edukiontzi batean sartu nahi dituzte Greziara bidaltzeko eta laguntza ekonomikoa eskatu dute horretarako. Hori dela medio, ceowfundinga abiatu dute hemen.
Kanpamentuetan Open Cultural Center eta A Drop in the Ocean Gobernuz Kanpoko erakundeek banatuko dituzte, bertan lanean baitaude.