"Pikete informatiboak antolatu ditugu 26 enpresetan"

Aitor Aspuru Saez 2013ko mai. 30a, 13:18

IÑIGO EGIGUREN laudioarrak ELA sindikatuan lan egiten du eta gaurko greban goizetik parte hartu du pikete informatiboetan. Gertutik bizi izan du, beraz, protesta.

Zein da momentuz egin duzuen balorazioa?

Balorazioa nahiko positiboa da piketeek lan informatibo handirik egiteko beharra izan ez dutela ikusita. Goizeko lehen orduan Urduñatik Laudiora enpresak itxita egon dira.

IÑIGO EGIGUREN laudioarrak ELA sindikatuan lan egiten du eta gaurko greban goizetik parte hartu du pikete informatiboetan. Gertutik bizi izan du, beraz, protesta.

Zein da momentuz egin duzuen balorazioa?

Balorazioa nahiko positiboa da piketeek lan informatibo handirik egiteko beharra izan ez dutela ikusita. Goizeko lehen orduan Urduñatik Laudiora enpresak itxita egon dira.

Enpresa txikien artean jarraipena erabatekoa izan da. Eta merkataritzan eta ostalaritzan %100 izan da jarraipena, salbuespen batzuk kenduta, noski. Horiekin beti borrokatu gara. Ez dute elkartasunik adierazpen eta badirudi egoerak haiekin zerikusirik ez duela.

Greba honetan piketeen antolakuntza ezberdina izan da, ezta?

Bai, pikete informatiboak antolatu ditugu 26 enpresetan. Sindikatuen ordezkariek osatu dituzte langileen laguntzaz. Hori lehen orduan. Gero, 06:30ean geratu gara eta jendetza elkartu denez bi taldetan banatu gara. Batzuek Amurriora jo dute eta gainontzekoek Laudion ekin diote informatzeari.

Oro har, giroa lasaia izan da. Ez da arazorik egon. Polizia batzuekin arazoren bat izan dugu baina gauza normalak dira eta nahiago dugu ahaztea.

Eta arratsalderako?

18:00etan manifestazioa aterako da Lamuza Plazatik eta espero dugu erreferentziazko manifestazioa izatea, azken greban gertatu zen bezala. Eta bihar berriro lan egitera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide