Arakneren seme-alabak

Erredakzioa 2013ko mai. 26a, 07:25

Naturayala blogak beste testu interesgarria argitaratu du argazki bikainez lagundurik. Patxik idatzi du:

Arakne neska gazte bat zen. Ederra, azkarra, langilea eta trebea. Bere habilezia harilkatzeko ezaguna zen eskualde osoan. Berak eginak izaten ziren beti ohial preziatuenak, alfonbra politenak, soineko dotoreenak. Horregatik, eta bere edertasunak lagunduta, bere izena eta ospea zabaldu ziren Lidiako erresuma osoan.

Naturayala blogak beste testu interesgarria argitaratu du argazki bikainez lagundurik. Patxik idatzi du:

Arakne neska gazte bat zen. Ederra, azkarra, langilea eta trebea. Bere habilezia harilkatzeko ezaguna zen eskualde osoan. Berak eginak izaten ziren beti ohial preziatuenak, alfonbra politenak, soineko dotoreenak. Horregatik, eta bere edertasunak lagunduta, bere izena eta ospea zabaldu ziren Lidiako erresuma osoan.

Zoritxarrez, Arakneri trebeziarekin batera harrotasuna puztu zitzaion, eskulangintzaren jainkosa zen Atenea desafiatzea iritsi zelarik. Ateneak apostua onartu zuen, baita galdu ere. Ez da ideia ona izaten ordea jainkoei makurraraztea: Ateneak hasarretu eta Arakne armiarma bihurtu zuen.

Geroztik, Arakneren seme-alabak asko zabaldu eta ugaritu dira. Ia edonon aurkitu ditzaket, gauez nahiz egunez, amaraunean jarrita nahiz loreartean izkutatuta, nahiz eta ikusgarrienak, sare handienak egiten dituztenak oraindik ez ageri. Bere amaren trebezia gorde dute, alajaina, ehiztari apartak baitira. Eta edertasunaz, zer esan? Neri behintzat, asko gustatzen zaizkit…

Kontu zaharrak dira, jainkoak gure artean bizi ziren garai horietakoak. Aspaldi jainkoen arrastorik ez dela ageri gure inguruan. Hala ere, mendian, aitz, baso edo zelai artean arreta galduta nabilenean, sumatu dezaket batzutan isiltasun berezi bat, gu baino zaharrago, dentsoago, sakonago eta halaber biziago den presentzia bat. Jainkoak ote?

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide