Tubacex enpresak jakinarazi dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari 3,53 milioi euroko etekinak izan dituela urtarrila eta martxoaren artean, hedabideek adierazi dutenez. Aiaraldean finkatuta dagoen enpresak hiruhileko berean 2012an lortu zituen mozkinak hirukoiztu ditu.
Pasa den urtean Tubacexen errentagarritasun orokorra %8,6 izan bazen, aurten %9,9koa da. Zentzu horretan, esplotazio gordinaren emaitzek %38,6ko gorakada izan dute momentuz.
Aldagai ezberdinek egin dute Tubacex enpresaren alde; petrolio eta gasa ustiatu eta esploratzeko eskaera gehiago jaso dituzte, adibidez. Aldi berean, lehengaien salneurriek behera egin dute, nikelaren kasua izan da hori, besteak beste.