Fracking Ez Aiaraldea plataformak Orozkon hastear dauden froga sismikoen inguruan informatuko du

Erredakzioa 2013ko mai. 8a, 11:11

Fracking Ez Aiaraldea plataformak hitzaldia egingo du bihar 19:00etan Orozkoko Kultur Etxean. Deialdiaren bitartez plataformaren asmoa da Orozkoko herritarrei adieraztea SAIA baimenak jasotzen dituen ikerketa sismikoak aurki hasiko direla.

Fracking Ez Aiaraldea plataformak hitzaldia egingo du bihar 19:00etan Orozkoko Kultura Etxean. Deialdiaren bitartez plataformaren asmoa da Orozkoko herritarrei adieraztea SAIA baimenak jasotzen dituen ikerketa sismikoak aurki hasiko direla.

Rakel Salazarrek azaldu zuen SAIA baimenak, berez, gas arrunta ustiatzeko ikerketak egiteko balio duela. Hala ere, SHESA enpresak berak jasotzen du bere txostenean 60. eta 70. hamarkadetan egindako ikerketak askoz zabalagoak izan zirela eta horrek plataformaren susmoak piztu ditu. Fracking Ez Aiaraldea plataformaren iritziz egingo diren frogak haustura hidraulikoa praktikatzeko bideratuko direla. "Lehenago egindako ikerketak hastera daudenak baino zehatzagoak baziren, eta emaitzek guztiz baztertzen bazuten gas arrunta ustiatzeko aukera, zertarako balioko dute bidean daudenak?" esan zuen Iñigo Ibarrak.

Taldearen aurkezpena

Haustura hidraulikoaren aurka dagoen kolektiboak atzo aurkeztu zituen etorkizunerako prestatu dituzten jarduerak -San Isidro Azokan informazioa banatzea, besteak beste- eta orain arte egindako ibilbidea.

Taldearen bozaremaileek azpimarratu zuten egin nahi duten lana bereziki informatiboa dela. Iera Garaiok adierazi zuen proiektua ez dela batere gardena eta kaltetuak izan daitezkeen udalek ere ez dutela informazio askorik. Zentzu horretan, plataformako kideek esan zuten taldearen lana dela hutsune hori betetzea.

UAGA sindikatua

Prentsaurrekoan UAGA sindikatuaren lehendakariak ere parte hartu zuen eta landa eremuan Fracking-ak eragin ditzakeen kalteei buruz hitz egin zuen. Jose Antonio Gorbearen ustez haustura hidarulikoak nekazari eta abeltzainen etorkizuna are gehiago jarriko luke kolokan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide