Informatzeko eskubidea aldarrikatu du Hekimenek, kazetari batek Aske Guneko hustuketan jasotako tratuaren harira

Erredakzioa 2013ko api. 25a, 09:00

Hekimen, Herri ekimeneko euskal hedabideen elkarteak eta bertako kide den Aiaraldea Komunikazio Leihoak elkartasuna adierazi diete Lander Arbelaitz "Argia" aldizkariko kazetariari Donostiako 6 gazte auzipetu atxilotzeko "Aske Gunea" hustutzeko operazioaren barruan jasotako tratua dela eta. Kazetariek nahi duten ikuspuntutik informatzeko daukaten eskubidea aldarrikatu du euskarazko komunikabideen elkarteak. 

Hekimen, Herri ekimeneko euskal hedabideen elkarteak elkartasuna adierazi dio Lander Arbelaitz "Argia" aldizkariko kazetariari Donostiako 6 gazte auzipetu atxilotzeko "Aske Gunea" hustutzeko operazioaren barruan jasotako tratua dela eta. Kazetariek nahi duten ikuspuntutik informatzeko daukaten eskubidea aldarrikatu du elkarteak. Hekimen elkartearen barruan dago, besteak beste, Aiaraldea Komunikazio Leihoa.

Azaldu dutenez, Hekimeneko kide sortzaileetako bat da Argia aldizkaria, eta Hekimenen helburuetako bat da euskal hedabideen presentzia eta eragina handitzea gizartean. Horretarako, ezinbestekoa da gero eta informazio kalitatezkoagoa eskaintzea. Hekimenen ustez, Lander Arbelaitz informazio zuzena
emateko ahalegin betean ari zen Ertzaintzak, eskuan zeukan akreditazioa kontuan hartu gabe, lurrera bota, astindua eman eta bertatik atera zuenean.

Hekimenek, gainera, guztiz ezegokitzat jotzen du Ertzaintzako buruek hartu zuten erabakia kazetariak gune itxi eta bereizi batean zedarritzeko. "Kazetarien oinarrizko eskubideetako bat da informazioa ahal bezain hurbilen eta, batez ere, nahi duten ikuspuntutik eman ahal izatea. Hori da kazetaritza. Hori da gure lana".

Sarean zabaldutako bideo batean agerian geratzen denez, Ertzaintzak Lander Arbelaitz Argia-ko kazetaria kolpatu eta mehatxatu zuen Aske Gunean lanean ari zela esan eta akreditazioa erakutsi arren.

Ia hiru ordu behar izan zituzten Aske Gunean antolaturiko herri harresia gainditu eta gazteak atxilotzeko. Kartzela zigorra ezagutzera eman zenetik, Aske Gunea antolatu zuten Bulebarrean elkartasun eta salaketa ekimen gisa.

[video:http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=FxLzihTbT5Q]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide