Pipa holandarra Gorobelen

Gustavo Abascalek, Naturayala blogean testu interesgarria idatzi du Belandia eta Gorobel mendikatearen ondareari buruz:

90.hamarkadaren erdialdean honako pipa hau aurkitu nuen Belandia herriko artzainak babesten ziren koban. Bertan babesa bilatzen zuten egungo Ponata txabolak egin aurretik eta Tiburcio Gobantes, Luis Elejalde edo Daniel García bezalako artzainek lo egin zuten bertan.

Garai hartan pipa XX. mende hasieran egin zela adierazi zuen aditu batek, baina berriki Juanjo Hidalgok piparen ikerketa zehatza egin eta gutxi gorabehera 1715.urtekotzat jo zuen. Horrez gain, pipan marraztuta dagoen fruta-saskia Holandako Gouda hiriko berezkoa dela azaldu zuen, ziur asko Jan Nieuwelden tailerrean egina.

Ugariak dira Gorobelen aurkitu diren mota honetako aztarnak eta hauek erakusten dute inguruko herrietako bizilagunek mendeetan larre hauek erabili eta ustiatu dituztela. Jardute tradizional eta jasangarri bati esker, gaur egun arte mantendu da ustiapen hau eta familia askoren bizimodu izaten jarraitzen du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide