Aiaraldea, turismoa areagotzea xede duen entitateak, eskualdearen inguruko liburuxka berriak plazaratu ditu bisitari berriak erakartzeko. Mapa turistiko berriek eskualdearen ondare historiko eta artistikoa jasotzen dute. Bestalde, urtero ematen diren jai eta gertakizunen berri ere ematen dute liburuxkek.
Gastronomia da ardatza
Aipatutakoaz gain, Aiaraldearen argitarapen berriak turistek bereziki intereresgarritzat jo dezaketen zerbitzuak eta eskaintzak bildu ditu mapa enogastronomiko baten bitartez. Horrek, Txakolinaren Ibilbidea jaso ez ezik jardunaldi eta hitzordu gastronomikoak ere iragartzen ditu.