Arrastoak elurretan...

Erredakzioa 2013ko api. 1a, 08:31

Naturayala blogak, Patxiren eskutik, agurtu du negua beste sarrera interesgarriarekin:


"Seinaleak ikusten saiatu arrastoak elurretan, arrastoak elurretan..." Ruper Ordorika

Naturayala blogak, Patxiren eskutik, agurtu du negua beste sarrera interesgarriarekin:


"Seinaleak ikusten saiatu arrastoak elurretan, arrastoak elurretan..." Ruper Ordorika


Neguak hotza dakar berarekin, eta hotzarekin elurra. Aiarako mendien gainak zuritu egin zaizkigu honezgero behin baino gehiagotan, eta asko gara elurraren zain egoten garen mendizale eta naturzaleok, inguruak txurituta eskuratzen duen edertasun berezi horren zain. Elurraren poderioz, Salbadako malkarrak eta aitzak are basatiago eta alpinoagoak dirudite, gainetako txillardi eta zelaiak tundraren halanolako kutsua bereganatzen dute, eta pagadiak... Zer esan ba pagadi ederrei buruz, non neguko argitasun garden hori harrapaketetara jolasean aritzen den zuhaitzen enborretako goroldioekin eta adarretan geratutako elurrarekin.

Elurrak jolas askotarako ematen du. Ezagunak ditugun mendiak beste ikuspegi batez ezagutzeko aitzakia mendizalearentzat, ez ohiko edertasun bat dastatzeko aukera hedonistarentzat, jai eta zalapartarako aitzakia haurrentzat... Eta naturzalearentzat, aukera ezin hobea gure inguruan bizi diren eta normalean "inkognitopean" aritzen diren beste airatar horiek hobeto ezagutzeko. Elur eroriberria, galduezinezko deiadarra da etxetik atera eta mendietara hurbiltzeko. Erraz eta erruz topatuko ditugun urratsak eta arrastoak identifikatzen, azaria, orkatza, azkonarra edo erbiaren joan etorriak jarraitzen eta beraien abentura txikiak imajinatzen, primeran pasako dugu eta ziur sorpresaren bat baino gehiago izangu dugula. (¿Nola?¿Azkonarra etxe ondoan bizi dela eta nik enteratu ez?) Pega bakarra, denbora berehalakoan joango zaigula, eta neguan egunak motz izaki, linterna motxilan sartuta atera beharko dugula...

Irudiotan hauetako egun batean ikusitako arrasto batzuk daude. Azariarena (Vulpes vulpes) ezaguterraza da eta edonon topatuko dugu, ibiltari bikaina baita. Bereizgarria da urratsek osatzen duten errosario moduko arrastoa, ibilian doalarik, aurreko nahiz  atzeko oinek leku berberan zapaltzen dutelako. Hurrengo urratsak lepahori edo lepazurikoak dira (Martes martes eta Martes foina), argi dago tamainagatik eta dituzten 5 behatzetatik, baina zaila da norena zehaztea. Arrasto hontan urratsak bikoteka daude, baina hau oso aldagarria izan daiteke. Ondorengoa, hain handia, eta erdiko apatsez gain alboetako bi txiki agerian dituena, basurdearena da. Eta azkenik, norena da urrats txikitxo hori? Tamainagatik, sagua, lursagu edo satitsua beharko luke izan... Eta isatsa luzearen aztarnan fijatu ezkero, ziurrenik basasaguaren arrastoaren aurrean egongo gara.

Basabizitzaren aztarnak eta arrastoak ezagutzeko liburu klasiko eta ia bakarra, "Huellas y señales de los animales de Europa", Bang eta Dahlström, Omega argitaletxekoa dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide