"Euskal Ligan dexente bidaiatu behar da eta partidak oso luzeak dira"

Aitor Aspuru Saez 2013ko api. 2a, 11:34

JON ZABALLA (Amurrio) Laudio Xake taldean aritzen da. Laudioko elkarteak Arabako txapelketa irabazi du eta ekimen ezberdinak jarri ditu abian. Aste Santuan bloga estreinatu zuten eta ikastaroak prestatu dituzte.

 

Duela gutxi lorpen garrantzitsua izan du taldeak, ezta?

JON ZABALLA (Amurrio) Laudio Xake taldean aritzen da. Laudioko elkarteak Arabako txapelketa irabazi du eta ekimen ezberdinak jarri ditu abian. Aste Santuan bloga estreinatu zuten eta ikastaroak prestatu dituzte.

 

Duela gutxi lorpen garrantzitsua egin duzue, ezta?

Bai duela aste pare bat Arabako taldekako txapelketa irabazi genuen eta horregatik pozik gaude. Txapelketa hau bi multzoek osatzen dute, eta bakoitzean zortzi talde daude. Multzo horien lehenengo bi taldeek nolbaiteko liga bat jokatzen dute eta irabazleak Euskal Ligan jokatzeko eskubidea du.

Hurrengo denboraldian, beraz, ez gara Arabako Ligan arituko, Euskal Ligan baizik. Zorte handia izan beharko dugu hemendik bi urtera Arabako Ligan berriro ez bukatzeko. Normalean Arabako taldeen patua da Euskal Ligara igo bezain laster jaistea, baina tira... Ahal duguna egingo dugu eta momentuz gozatuko dugu.

10 talde uste dut daudela Euskal Ligan; Abadinon, Bilbon, Sestaon, Donostin, Nafarroan... Euskal Ligan dexente bidaiatu behar duzu eta partidak oso luzeak direnez arratsalde osoa eman dezakezu jokatzen. Eguna pasatzeko modua da baina aldi berean ahalegina suposatzen du.

 

Nolakoa da giroa horrelako lehiaketa batean?

Gure hartean harreman ona dugu eta gozatzera goaz, besterik gabe. Bakoitzak bere bizitza du, bere lana, etabar eta ez gara profesionalki aritzen inondik inora.

Printzipioz ondo pasatzera goaz lehiaketetara, giro ona dugu, noizean behin gure afaritxoak egiten ditugu eta lagun arteko kontua da beste ezer baino gehiago.

 

Zenbat taldekide zarete Laudion?

Aurten zazpi gara. Normalean partida bakoitza lau tauletan jokatzen da. Lau taldekidek parte hartzen dute. Norbaitek ezin duenean jokatu, txandakatzen gara. Bestalde, gure indarrak ere neurtzen ditugu. Beste taldea sendoagoa denean saiatzen gara gure talde sendoena eramaten. Aurkarien arabera.

Dena den beti gertatzen da batek edo besteak ezin duela joan. Zazpi izanda malgutasuna daukagu deialdiak egiteko.

 

Nola prestatzen zarete?

Denetarik dago, ikasi nahi duenak ikasteko nahi haina du. Gure artean noizean behin geratzen gara partidaren bat jokatzeko baina partida azkarrak dira. Orokorrean ikasteko egin behar ez diren horietakoak. Lagun arteko gauza da hau. Bakoitzak bere exijentzia maila erabakitzen du, badago ikasten ez duena eta ikasten duena.

 

Eta ekimen publikoak ere egiten dituzue, ezta?

Bai, gure taldea hibridoa da. Deitu da Amurrio Xake taldea, orain Laudio Xake taldea da, aurten Ugaoko gazte batzuekin elkartu gara eta beste talde bat sortu dugu hor.

Urtero Amurrioko jaietan egiten dugu zeozer. Azken urte hauetan Santi González ekarri dugu. Euskal Herrikoa da baina nazioarte esparruan maisua da. Xakez asko daki eta aldi bereko partidak egiten ditu nahi duenaren aurka. 10 edo 15 taula jartzen ditugu eta berak guztien aurka jokatzen du aldi berean. Normalean beti irabazten du baina duela bi urte batek berdintzea lortu zuen. Horren ostean bazkaltzen gonbidatzen dugu. Oso tipo jatorra da.

Orain, apirilaren 20tik aurrera egingo dugu xake ikastaroa, larunbatero. Apirilaren 12ra arte izena emateko aukera dago. Edonori dago zuzenduta ikastaroa. Egia da gustatuko litzaigukeela jende gaztearen artean sustatzea, harrobia lortzeko, baina adin guztientzako da. Eta maila guztientzat ere, norbaitek maila asko izan dezake eta beste batek zerotik abiatu. Izena emateko bi modu daude. Bata laudioxake@gmail.com helbidearen bitartez eta bestea Mikeli deitzea, bere telefono zenbakia hau da: 665 721 875. Xakearen oinarri taktiko zein estrategikoak irakatsiko dira jendea xakean murgildu dadin, ea norbaitek gustoko duen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide