Instituzioen Kontseiluak urrats berriak proposatu ditu euskararen normalizazioan eragiteko

Erredakzioa 2013ko mar. 20a, 09:04

Martxoaren 15ean elkartu zen bigarren aldiz Aiaraldea Komunikazio Leihoak sortutako Instituzioen Kontseilua. Helburu bikoitza du. Batetik, Aiaraldea Komunikazio Leihoa elkartearen berri ematea eta alderdi politiko zein instituzioen ekarpenak jasotzea. Eta, bestetik, euskararen normalizaziorantz urratsak ematea. Iazko apirilaren 17an Saraubeko mahaian egindako agerrialdia du abiapuntu Instituzioen Kontseiluak. Bertan, eskualdeko alkate guztiek, alderdi politiko guztietako ordezkariek eta euskara teknikariek hartzen dute parte.

Martxoaren 15ean elkartu zen bigarren aldiz Aiaraldea Komunikazio Leihoak sortutako Instituzioen Kontseilua. Helburu bikoitza du. Batetik, Aiaraldea Komunikazio Leihoa elkartearen berri ematea eta alderdi politiko zein instituzioen ekarpenak jasotzea. Eta, bestetik, euskararen normalizaziorantz urratsak ematea. Iazko apirilaren 17an Saraubeko mahaian egindako agerrialdia du abiapuntu Instituzioen Kontseiluak. Bertan, eskualdeko alkate guztiek, alderdi politiko guztietako ordezkariek eta euskara teknikariek hartzen dute parte.

Ondorioz, kontseiluaren osaketa oso anitza izan zen eta herri guztien ordezkariak agertu ziren. ADIEk, Omniak, Bilduk, EAJk eta PPk ordezkariak bidali baizituzten. Horretaz gain, Amurrioko, Laudioko, Orozko eta Arrankudiagako, Arakaldoko, Aiarako zein Urduñako euskara teknikariak ere bertaratu ziren. Alkateei dagokienez Arakaldokoa izan ezik gainontzeko herri guztietakoak azaldu ziren: Itziar Duoandikoetxea (Arrankudiaga-Zollo), Natxo Urkixo (Laudio), Josu San Pedro (Orozko), Josune Irabien (Amurrio), Karlos Arranz (Urduña), Agurtzane Llano (Artziniega), Sergio Tato (Okondo) eta Josu Artetxe (Aiara).  

Edukien aldetik, elkarteak 2012ko balantze ekonomikoa eta 2013ko plangintza aurkeztu zuen. Alabaina, ez zen transmisiorako bilera soila izan, instituzioetako langileek iradokizunak eta kezkak plazaratu baizituzten. Besteak beste, eskualde naturalaren kontzeptua indartzeko beharra adierazi zuten batzuk.

Hausnarketen emaitza

Herri eta ideologia ezberdinetako ordezkariak taldeka batu ziren ondoren. Hala, euskararen normalizaziorantz komunikabideek, instituzioek zein euskalgintzak eman beharreko pausoez eztabaidatzen aritu ziren. Emaitza, instituzio eta alderdi politikoek euskarazko komunikazioa sustatzeko protokolo bat osatzearen ideia izan zen. Erakundeen webguneen hasierako orriak euskaraz jartzea, prentsa oharrak elebitan helaraztea, udalbatzak itzultzaile zerbitzua eskainiz euskaraz egitea... proposatu eta adostu zen. Datorren urteari begira, beraz, litekeena da euskarazko komunikazioan instituzioek elkarlanean urrats berriak ematea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide