Neguaren amaiera

Erredakzioa 2013ko mar. 14a, 10:24

Naturayala blogak neguaren bukaeraren inguruko testua jaso du:

"Gure eskualdean, urtarrila eta otsaila bitarte euri eta elur pila bota du: 600 litro metro karratuko. A ze marka!Euri, haize eta hotz egun hauetan urruti zegoela iruditu arren, udaberri hasiera hortxe dago. Argi orduak nabari ugaldu dira eta zerua garbitzean eguzki izpiak somatzen ditugu jada.

Naturayala blogak neguaren bukaeraren inguruko testua jaso du:

"Gure eskualdean, urtarrila eta otsaila bitarte euri eta elur pila bota du: 600 litro metro karratuko. A ze marka!

Euri, haize eta hotz egun hauetan urruti zegoela iruditu arren, udaberri hasiera hortxe dago. Argi orduak nabari ugaldu dira eta zerua garbitzean eguzki izpiak somatzen ditugu jada.

Elurra zelaietatik desagertzen doan einean, zelaiak udaberriko egun argitxoak iragartzen diguten “txibiritaz” (Bellis perennis y Bellis sylvestris) betetzen dira.

Bailaran lehenengo loreak azaltzen dira: Otsaba arra eta emea (Helleborus viridis y Helleborus foetidus), San Jose lorea (Primula veris), Gibel belarra (Hepatica nobilis), neguaren ondorioz ia kolorerik gabe gelditu diren zelai eta mendiei kolorea jartzen ausartzen diren lehenak dira.

Sahatsak (Salix atrocinera) aspaldian atera zituen bere lorak, urtaroari aurre eginez.

Badira aste batzuk, egunsenti aurretik, ezteiak iragartzen dituzten hainbat hegaztien kantuak entzuten direla: Txantxangorriak (matxintxus), Birigarroak, Zozoak... elurrak eta euritek ezarritako isiltasunari aurre egiten dioten lehenak dira.

Udaberria iristear dago!

Laister utziko gaituzte gure artean babesa bilatu duten neguko animaliek, Miru gorriak (Milvus milvus) edo negu Txirta zuhurrek (Anthus campestris), adibidez. Berehala azalduko dira garai hontako bisitariak.

Ea nork ikusten duen lehenengo enara!"

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide