Landazabala eta miru gorriak

Erredakzioa 2013ko mar. 5a, 23:59

Naturayala blogak eskualdeko faunari buruzko beste sarrera interesgarria argitaratu du:

Miru gorria (Milvus milvus) neguko hilabeteak gure eskualdean pasatzen dituen harraparia dugu. Udaberrian, aldiz, txorikumeak hazten dituen lekuetara itzultzen da, batez ere, Europa erdialdera eta Iberiar penintsulako mediterranear eskualdera.

Naturayala blogak eskualdeko faunari buruzko beste sarrera interesgarria argitaratu du:

Miru gorria (Milvus milvus) neguko hilabeteak gure eskualdean pasatzen dituen harraparia dugu. Udaberrian, aldiz, txorikumeak hazten dituen lekuetara itzultzen da, batez ere, Europa erdialdera eta Iberiar penintsulako mediterranear eskualdera.

Atlantiar landazabala, non abereak bazkatzen diren mozteko belardiak ugariak diren, Aiara, Arrastaria, Urduña edo Urkabustaiz bezalako haranen paisaian nagusitzen da eta hementxe, hain zuzen, miru gorriaren hegada patxadatsua maiz ikus daiteke, besteak beste, janaria bilatzen duenean (intsektuak, ornodun txikiak, sarratsa…).

Sasoi honetan, iluntzean, miru gorriak ikustea erraza da, gaua pasatzeko etzaleku gisa erabiltzen dituzten zuhaiztietan elkartzen direnean.  Gure eskualdean horrelako etzalekuak Zuhatza, Aginaga, Untzaga edo Lezaman topatu ditugu, kasu batzuetan ehun miru-ale baino gehiago elkartzen direlarik. 

Gure haranetan egiten duten negupasan ikustea erraza bada ere, Espezie Mehatxatuen azken Katalogo Nazionalak galzoriko espezieen kategorian sartu zuen miru gorria, basoilarra eta antzandobi txikiarekin batera. Izan ere, Euskadin duen egoera hobeagoa izan arren, espezie kaltebera kontsideratzen da. Espezie honen gainbeheraren arrazoiak berriro ere gizakian aurkitzen ditugu: pozoien erabilera, jazarpen zuzena eta nekazaritza erabileren aldaketak.

Atlantiar landazabalek osatzen duten mosaiko aberats honen zati bat dira miru gorriak, eta eremu hauen baliabideak ere aprobetxatzen dituzten beste hegaztiekin batera, (hala nola, durdula, oilagorra, belatxinga, pitxartxar, hegabera…) landazabal hauen kalitatea eta kontserbazio ona agerian uzten dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide