LIPmesa enpresako langileek beste mobilizazio bat egin dute bere egoera salatzeko. Gaur egungo lantegiaren jabeak nazionalitate britainarra duenez, eguerdian elkarretaratzea egin dute Erresuma Batuak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean. Erakundeari eskutitz bat helarazi diote bere hiritarraren jokaera jakinarazteko.
Une hauetan LIPmesa lege-konkurtsalean dago murgilduta eta dagoeneko enpresa ezberdinak interesatu dira. Beste talde edo konpainia batek erosteak ezinbestekoa litzake 150 langileen lanpostuak ziurtatzeko.
[video:http://www.youtube.com/watch?v=S6r1W2ewN74&feature=youtu.be width:250 height:150]