Igel jauzkariaren misterioak, San Balendin putzuan

Erredakzioa 2013ko ots. 18a, 08:21

Naturayala blogak berriro ere oso sarrera interesgarria idatzi du igelen inguruan. Kasu honetan Patxi izan da egilea:

Naturayala blogak berriro ere oso sarrera interesgarria idatzi du igelen inguruan. Kasu honetan Patxi izan da egilea:

Aurreko sarrera batean igel jauzkariaren (Rana dalmatina) ezteien hasiera zabaltzen genuen. Dena prest zirudien gertakizun pozgarri honetarako. Euri zaparrada oparoei esker, bazterrak heze baino blai ageri ziren. Dagoeneko arrak beren izkutalekuetatik aterak ziren, putzuetan elkartzen zirelarik despistatu xamar ziruditen igel gorri (Rana temporaria) batzurekin. Hala ere, ezinegona nabaria zen bildutako arren artean. Emeak falta zirelarik, ezin hasi festa…

Arren itxarote urduria urteroko errituala da, ordea. Beraiek izaten dira beti lehenak putzuetara iristen gau euritsuen anparoan, eta ur axaletan sarturik, bere kantu apala igortzen dute. Emeak lasaiagoak izaki, egun batzuk geroago agertu ohi dira.

Gau honetan emandako pasioan emeen exodoarekin egin dugu topo. Duela hamar egun faltan botaten genituela? Hemen ditugu ba nahi adina, pista lokaztuan, zelai bustitan, denak putzurako bidean.  Arraultzez beterik, loditxo egon arren eta izenari ohore eginez, azkarrak dira eta jauzi ederrak ematen dituzte gure ikusminatik ihes egiteko. Batzuk uretan dira dagoeneko, eta lehen errute eta anplexuak ikusten dira. Odol hotzekoak eta kanpo ernalketadunak  izanagatik ere, argi zegok “rozea” gustokoa dute igelok, eta anplexua deitzen zaio ar eta emeen arteko besarkada estuari.  

Ah, maitasunaren pozak eta lanak! Arraultzak askatuta eta arrek ernalduta, bikotea askatuko da eta emeak putzutik alde egingo du. Etortzekoan zeukaten itxura ederra galduta, joaterakoan gorputz eskualidoak erakusten dituzte. Arraultzak jarrita hezurretan geratu dira, bapo jan beharko dute bere onera itzultzeko.

Arrak denbora gehixo emango dute putzuan.”Inoiz ez da jakiten noiz…” diote bere artean. Aste gutxiren buruan, ordea, igel jauzkari guztiak berriz beren gordeleku misteriotsuetara itzuliko dira, sasitza eta orbel artean. Handik aurrera nekez aurkituko ditugu. Eta azken gau euritsu hauen ikuskizun erromantiko hau, ametsa irudituko zaigu…
Eta ez al da hala izan?

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide