MARTA BARBA (Bartzelona, 1989)
Lehenik eta behin, zertan datza Fracking teknika?
Frackinga gasa ustiatzeko teknika da. Sakabanatuta dagoen gasa ustiatzeko erabiltzen da. Apurketa hidraulikoaren bidez egiten da ustiaketa. Orain arte ustiatzen zen gasa poltsetan topatu eta putzu bakarra eginez ateratzen zen. Baina hori bukatzear dagoenez beste gas mota batzuk ere aprobetxatu behar dituzte.
Normalean gas hori sakabanatuta dago lurpean, azaletik 5 kilometrotara egon daiteke. Arroka zehatz batzutan dago orokorrean, oso iragazkorrak ez diren arrokatan, hain zuzen ere. Beraz, zulo bat eginez gero, gas guztia ez da ateratzen, konektaturik ez baitago.
Berria dela esaten dute baina aspaldi ezagun den teknika da. Estatu Batuetan duela 15 urte hasi ziren teknika hau erabiltzen.
Euskal Herrian duela urtebete izan genuen teknika honen berri, baina duela 5 edo 6 urte hasi zirela aztertzen.