Mendi erregetxoa Europan topa dezakegun hegaztirik txikiena da.
Hegazti hau 900m-tik gorako konifero basoetan kumatzen da, beti ere nahiko eskasa izaten delarik.
Momentu honetan, neguan, garaiera eskasagoko lekuetan topa dezakegu.
Gainera taldeak handiagoak izaten dira garai honetan.
Txori hauek iparraldetik datoz. Mendi erregetxorekin batera beste espezie insektujaleak ere gure ingurunera hurbiltzen dira negua bertan igarotzera. Horien artean kaskabeltzak, amilotzak etamitoak topa ditzakegu, besteak beste.
Bere deia leuna da, genero kide baten antzekoa, erregetxo bekainzuriarena.
Espezie hau askoz arruntagoa da gure eskualdean eta askotan ikus dezakegu intsektu eta araknidoak bilatzen pinu gorrien azal eta hosto artean.
Argazki hauek Salbantonen inguruan ateratakoak dira.