Azkonarrak eta harrapatzeak

Erredakzioa 2013ko urt. 13a, 07:53

Naturayala blogak sarrera interesgarria argitaratu du:

 

"Aurreko udan azkonarren gordeleku bat aurkitu nuen ezustean Olabezarren, baso-pista batetik 50 metrora eta inguruan hazten den sasitza itxiari esker ondo babestua. Antza denez, lur-eremu horretan zulatzea erraza izan beharko du, 200m2-ko gainazalean zortzi zulotxo inguru kontatu bainituen eta beraz, leku horrek familia-talde bati aterpe eman ziezaiokeen.

Naturayala blogak sarrera interesgarria argitaratu du:

 

"Aurreko udan azkonarren gordeleku bat aurkitu nuen ezustean Olabezarren, baso-pista batetik 50 metrora eta inguruan hazten den sasitza itxiari esker ondo babestua. Antza denez, lur-eremu horretan zulatzea erraza izan beharko du, 200m2-ko gainazalean zortzi zulotxo inguru kontatu bainituen eta beraz, leku horrek familia-talde bati aterpe eman ziezaiokeen.

Hona hemen gordeleku horren bizilagun posiblea, leku horretatik 300 metro ingurura gauez egindako ibilalditxoa egiten. Azkonarra (Meles meles) dugu, tasugo bezala ezagutua. Euria dela eta bustita dago, baina ondo ikus daiteke nolakoa den: zaparrotea, sendoa eta ilaje grisa, zuri koloreko burua eta alboetan marra beltz bana.

Izan ere, lokatzan utzitako aztarnek argi utzi zuten inguru horietatik zebilela. Praktika apur batekin erraz identifikatu daitezke animaliaren aztarnak, oin-zola guztia, bost hatzak eta azazkalak, ondo markatuta uzten dituztelako. Hauek bereziki egokiak dira lurrean zulatu eta uxar egiteko.

Gure lurraldea bezalako eskualde heze hauetan animalia honen elikagai nagusia den zizarea erraztasun handiz harrapatzen du azkonarrak, azazkal luzedun gorputz-adar indartsuei eta mutur mugikor eta gihartsu bati esker. Halarik ere, mikromamiferoak, intsektuak eta landareak ere jaten ditu maiz. Horrez gain, burezurraren egiturak azkonarra orojalea dela adierazten du: nabarmentzen den gezi-formako gandorra (non gihar tenporala dago sartuta) batu du  eta hagin handi batzuk, edozein motatako elikagai txikitzeko gai direnak.

Zoritxarrez, errepidean auto batek harrapatuta da azkonarra ikusteko modurik ohikoena. Egun maiz gertatzen da eta horregatik, animalia hauen %50ek ez dituzte bi urteak betetzen. Arabako kantauriar eskualdean harrapatze gehien pairatzen dituen haragijalea dugu: izan ere, igaro den udazkenean lau harrapatze kontatu nituen. Dena den, errealitatean gehiago direla esango nuke.

Mendi-bideek, errepideek eta autobiek faunaren espezie ezberdinek egunero zeharkatzen dituzten lurraldeak inbaditu eta moztu egiten dituzte eta honela, heriotz- tranpak bilakatzen dira, ez bakarrik azkonarrentzat, baita lepahoria, kirikinoa, basakatua, basurdea, orkatza eta bisoi europarrarentzat ere.

Hortaz, arazo honen konponbidea honako hau izango litzateke; istripuak eta harrapatzeak areagotzen diren lekuetan hesiak eta faunarentzako igarobideak eraikitzea. Izan ere, hauek dira gure lurraldeko leku horiek: Markijana- Luiandoko saihesbidea, Ibagueneko bidegurutzea, Zuazako Inciel zonaldea, Los Olmos-eko bidegurutzea, Laudioko saihesbidea eta Lanteno. Halarik ere, aipatutako puntu beltz hauetan ez da oraindik arazoari aurre egiteko neurririk hartu."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide