"Bainujantzia eta txankletak eraman behar dira eta aldi berean bufanda beharrezkoa da"

Aitor Aspuru Saez 2013ko urt. 9a, 11:12

NACHO YUSTE (Laudio, 1986) eta Paul Basabe lankideak dira. Eta laster abentura bitxi batean murgilduko dira. Panda Raid auto lasterketan parte hartuko dute. Bere blogean eta facebook orrian jarraitzeko aukera duzue.

Zertan datza Panda Raid-a?

NACHO YUSTE (Laudio, 1986) eta Paul Basabe lankideak dira. Eta laster abentura bitxi batean murgilduko dira. Panda Raid auto lasterketan parte hartuko dute. Bere blogean eta facebook orrian jarraitzeko aukera duzue.

Zertan datza Panda Raid-a?

Raid honetan bederatzi eguneko ibilbidea egiten da Marokoko basamortuan zehar. Dituzun gauza bakarrak iparrorratza, mapa eta ibilbide liburua dira. Seat Marbella edo Fiat Panda gidatuta egiten da lehiaketa. Aurten 90 pertsona baino gehiagok eman dute izena. Martxoaren 1etik martxoaren 9ra arte izango da Raid-a.

Ongintzazko helburua badu ere lasterketak. Umeentzako 25 kilo eskola material eraman behar da eta. Hori da gehienbat abentura eta hau da egingo dugun lehen aldia.


Nola animatu zarete Panda Raide-ean parte hartzen?

Ez dugu ezagutzen egin duen inork. Aipatu ziguten Raid-a existitzen zela eta animatu gara, besterik gabe. Antolatzaileekin harremanetan jarri ginen eta listo.

Hau V. edizioa da eta ondorioz nahiko kontrolatuta dute guztia; baldintza batzuk bete behar dira. Pertsona bakoitzeko 5 litro ura eraman behar dugu eta autoaren ordezko pieza ugari eramatea -ia auto erdia!- derrigorrezkoa da ere, adibidez. Segurtasunarekin lotura duten beste baldintza batzuk ezarri dituzte: zeozer autoa atoian eramateko, botika-kutxa...

Hori guztia ez badugu betetzen ez digute hasteko baimena emango. Ibilbide bat betetzeko bi egun eman beharko ditugu basamortuan eta ia ia bizi iraute proba da hori. 


Bederatzi egunetan zehar basamortua zeharkatuko duzue. Prestatu zarete fisikoki edo?

Okerrena, irakurri dugunez, zera da, bainujantzia eta txankletak eraman behar direla eta aldi berean bufanda ere beharrezkoa dela, egunean zehar bero handia egiten baitu eta gauean, aldiz, hotz ikaragarria.

Antza denez denetarik biziko dugu. Dena den autoa prestatzen gaude oraindik eta babesle baten bila gaude ere. Ekonomikoki abentura hau oso garestia da. Opor oso garestiak izango balira planteatu dugu. Eta babeslerik ez badugu topatzen guk geuk ordaindu beharko dugu guztia. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide