Arabako Foru Aldundiak zabaldu du Unginoko begia itxiko duela. Artzainen eskaera historikoari erantzun dio erakundeak eta aurtengo aurrekontuetan jaso du proiektua.
Aiaraldeko artzainek ardi ugari galdu dituzte Gorobeleko leku bereizgarri honetan eta egoera horren aurrean konponbidea eskatu dute behin baino gehiagotan. Hasiera batean Foru Aldundiak heziak jarri zituen begiaren inguruan baina haizeak eraman zituen eta arazoak lehen zegoen bezala jarraitu zuen.
Ekologisten protesta
Albistea jakin bezain laster Ungino bizirik! elkarteak oharra zabaldu du. Talde ekologistaren ustez zentzugabekeria da Foru Aldundiak iragarri duen proposamena. Leku enblematikoa galtzeko arriskua dagoela adierazi du eta alternatiba aurkeztu du; aerosorgailua jartzea begian. Horrela ez litzateke desagertuko eta energia berreztagarriaren aldeko apostua egingo lukete erakunde publikoek.