PSEk Frackinga baimendu du eskualdean Eusko Jaurlaritza utzi baino lehen

Aitor Aspuru Saez 2012ko abe. 6a, 16:52

Frackingak bere lehenengo urratsak Aiaraldean emango ditu. Edo hori izan da PSEren asmoa Eusko Jaurlaritza utzi baino lehen. Asteartean, Gobernu Kontseiluak erabaki zuen Aiaraldean eta Bilbo inguruan ematea Frackingaren teknikaren bitartez gasa ustiatzeko baimenak.

PSEk adierazi du hauek ez direla esplotatzeko baimenak, gasa bilatzeko sundaketak baizik. Hala ere, Fracking teknika erabiliko du Shesak enpresa publiko-pribatuak. Printzipioz, hedabideek iragarritakoaren arabera Aiara eta Laudio izango dira udalerri kaltetuak.

Sozialisten kontraesanak

Egun gutxi falta direnean Patxi Lópezek Ajuria Enea uzteko, PSEk bultzada erabakigarria eman dio Frackingaren proiektuari. Euskal Sozialisten jarrera deigarria da, batik-bat aintzat hartzen bada Kantabria eta Aragoiko alderdikide sozialistek, besteak beste, proiektu honen aurka egin dutela.

Bestalde, EAEn, beste lekutan ez bezala, ustiapena egin behar duen enpresak kapital publikoak zein pribatuak osatzen du. Beraz, erakunde sustatzailea eta baimena ematen duena berbera da. 

Proiektu gatazkatsua

Urrian milaka pertsonek Gasteizen protesta egin zuten Frackingaren aurka, antolatzaileen ustez 10.000 manifestari baino gehiago elkartu ziren Arabako hiriburuan. Aiaraldean hitzaldi ugari eman dituzte ustiapen teknikaren aurkariek, Eusko Jaurlaritzak ez baitu argitu zertan datza.

Aurkarien aburuz, Frackingak, besteak beste, lur azpiko urak kutsatzeko arrisku larrian jartzen ditu. Bestalde, udalerri batzuk, Amurrio bezala, Frackingaren aurkako mozioak onartu dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide