Agur, tximeletak!

Erredakzioa 2012ko aza. 28a, 08:09

Maider Iglesias, Naturayala blogeko kideak sarrera interesgarria idatzi du: 

Hotza eta euriteak heldu dira eta hauekin batera tximeleten desagerpena eman da gure larre, baso eta herrietan. Eguzkiak bere agerpena egiten duen momentuetan oraindik ere espezie bakan batzuk ikusi ahal baditugu ere, tximeleten garaia amaitu dela esan dezakegu. Mundu guztiak ezagutzen eta bereizten ditu animalia koloretsu eta deigarri hauek, baina, zer dira? Nola bizi dira?

Maider Iglesias, Naturayala blogeko kideak sarrera interesgarria idatzi du: 

Hotza eta euriteak heldu dira eta hauekin batera tximeleten desagerpena eman da gure larre, baso eta herrietan. Eguzkiak bere agerpena egiten duen momentuetan oraindik ere espezie bakan batzuk ikusi ahal baditugu ere, tximeleten garaia amaitu dela esan dezakegu. Mundu guztiak ezagutzen eta bereizten ditu animalia koloretsu eta deigarri hauek, baina, zer dira? Nola bizi dira?

Tximeletak Lepidoptera (grekeraz lepis, ezkata eta pteron, hegoa) ordeneko intsektuak dira, hau da, antena parea, hiru hanka pare eta hego pare bi izateagatik bereizten den artropodo taldea.

Metamorfosi osoa edo holometaboloa daukate, beraz, arrautza, beldarra, pupa eta bi hego pare ezkatakara izateagatik bereziten den imago edo heldu faseak azaltzen dituzte. 180.000 lepidoptero espezie ezagutzen dira mundu mailan, taldearen barnean sitsak (Heterocera taldea) ere barneratzen direlarik. Eguneko espezieetan (Rhopalocera) aho aparatua eraldatua dago, maxilak oso garatuak daude espiritronpa deritzon egitura eratuz. Espiritronpa honen bitartez lore zuku, fruitu helduen zukua eta bestelako jariakin azukredunez elikatzen dira. 

Nola desberdindu sitsak eta eguneko tximeletak?  Sitsek gorputz lodia daukate, kolore motelak (gris, marroi…) eta antena pektinatuak (orrazi itxurakoak). Ezagunagoak egiten zaizkigun tximeletak, aldiz, kolore bizikoak dira, egunez ibiltzen dira, gorputz argala eta mazo itxurako antenak dauzkate. Espezie gehienek larba edo pupa fasean igarotzen dute negua, beraz, momentu honetan arrautza fasean izango dira, datorren udaberrian, berriro ere landak kolore deigarri eta biziez betetzeko prest.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide